2023-2024 edizioaren amaiera jardunaldia
Joan den ostiralean, ekainaren 7an, Euskadiko Inspira STEAMen zortzigarren edizioaren itxiera jardunaldia burutu zen. Aholkulariak, ikastetxeetako ordezkariak eta programa posible egiten dugun pertsonak gosari batean bildu ginen. Bertan, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Lola Elejalde, BBK-ko Oihane Aldayturriaga eta Bizkaiko Foru Diputatua Teresa Laespada entzun ahal izan genituen. Azken honek Inspira STEAM programaren garrantzia azpimarratu zuen, “hezkuntzaren bihotzeraino” heltzen delako.
Ondoren, María Martín Barrancok “Construyendo puentes entre STEM y el lenguaje” hitzaldia eskaini zuen. Bertan, berdintasun handiagoa lortzeko, hizkuntza ondo erabiltzeak duen garrantziaz ohartarazi zuen. Azkenik, Lorena Fernándezek “Los cuerpos invisibles que AI” hitzaldian, adimen artifizialak emakumeen esperientzia txertatu behar duela adierazi zuen.
Jardunaldi honetan pertsona horien guztien lana aitortu eta eskertu nahi dugu. Beste ikasturte batez, neskek eta mutilek hurbileko erreferenteen eskutik STEAM lanbideak eta ikasketak ezagutzeko aukera izan dutelako.
Eskerrik asko, bihotzez, eta datorren ikasturtean ikusiko dugu elkar!