Inspira STEAM manifestua

445

Manifestuarekin bat egin duten erakunde, talde eta pertsonak

Erakunde edo kolektibo bat bazara, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat gai honekin: “Inspira STEAM MANIFESTUA”, inspira.manifiesto@deusto.es helbide elektronikora. Mezu horretan, erakundea ordezkatzen duen pertsona batek harremanetarako datuak sartuko ditu, baita erakundearen logo bat edo manifestua sinatzen duen argazki bat ere.

Banaka bat egin nahi baduzu, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat honako gai honekin: “Inspira STEAM manifestua”, inspira.manifiesto@deusto.es helbide elektronikora, zure izen-abizenekin, sare sozialekin eta argazki bat manifestua sinatzen (aukerakoa).

1

Hausnartu eta berrikusi berdintasuna dagoelako uste faltsua. Berdintasun hori oraindik ez dela existitzen erakusten duten datuak ezagutu eta oraindik lan handia dagoela lortzeko konturatu.

2

Jendaurrean aitortu emakume eta gizonek gaitasun, eskubide eta erantzukizun berdinak ditugula eta aitormen bera merezi dugula.

3

Berdintasun falta horren ondorioak ezagutarazi eta lan egin ekimen positiboen beharraz gizartea kontzientziatzeko eta berdintasunik eza saihesteko, zientzia eta teknologia sistema arduratsua eta askotarikoa sustatuz.

4

Emakume zientifiko eta teknologoak agerian jarri, historian izan direnak eta egungoak, haien lana aitortu eta erreferente berriak eratzeko.

5

Gizarte mailako estereotipoei buelta eman, genero rolei buruzko usteak desmitifikatzeko; eta STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) arloetako lanbideen aukera zabalaren berri emateko.

6

Neskak animatuta, gai eta aitortuak sentituko diren gizarte eta hezkuntza ingurua sortu, etorkizuna inolako mugarik gabe aukeratu ahal izan dezaten.

7

Emakumeak ahalduntzen lagundu, hori maila guztietan lortzeko ekimenak garatuz.

Deskargatu manifestua

Deskargatu manifestua:

Manifestua zabaltzen lagundu nahi badiguzu, partekatu zure sare sozialetan traol hau erabiliz:

#inspiraSTEAM.