Zer da Inspira STEAM?
Inspirira STEAM proiektu aitzindaria da, eta gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzea du helburu, batez ere nesken artean. Ikerketa, zientzia eta teknologiaren munduko profesionalek (emakumeak eta gizonak) ematen dituzten sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen da. Lehenengoz erabili da taldeko aholkularitza teknika Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, STEAM gaiak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean.
Gure proiektuaren muinaaholkulariak dira borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei, klaseko orduetan egiten diren 6 lan saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak, hainbat arlotan (akademikoa, enpresakoa, ikerketa, kudeaketa, etab.).
Inspira STEAM proiektuaren gakoak
- Hurbileko STEAM ERREFERENTE berriak eman nahi ditugu, bereziki emakumeak.
- Gazteek STEAM arloko lanbideak ezagutzea.
- Garapena gizonezkoen eta emakumezkoen artean gauzatu beharraren inguruan kontzientzia zabaltzea, ANIZTASUNAREN aberastasuna balioestea.
- Zientzia eta teknologiako ikasketen inguruan SENTSIBILIZATZEA eta orientazioa ematea.
- Historiako STEAM emakumeak, gaur egungoak eta iraganekoak, BEGIEN AURREAN JARTZEA eta daukaten garrantzia aitortzea.
- Arlo horietan dauden ESTEREOTIPOEN eta AURREIRITZIEN berri ematea, gazteen erabakiak baldintzatu ez ditzaten.
Inspira STEAM manifestua
2017an, Inspira STEAM Manifestua kaleratu genuen, eta bat egiten duten pertsonek eta erakundeek eremu zientifiko-teknologikoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde aktiboki lan egiteko konpromisoa hartu zuten.
Sariak eta aitorpenak
Inspira STEAM ha recibido numerosos premios y reconocimientos que ponen de manifiesto la gran labor desarrollada por las cientos de personas que forman parte de esta iniciativa. Además, más de 50 entidades han firmado el Compromiso Inspira STEAM con el que facilitan la participación de las mujeres y hombres de su organización como mentoras y mentores en el proyecto y sensibilizan a su comunidad sobre la brecha de género en ciencia y tecnología.
Inspira STEAM proiektuak irabazi du akzesita bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeagatik gazteen artean, batez ere nesken artean.
AulaBlog elkarteak Inspira STEAMi eman dio #Sekeirox saria, urtero ikasgelako hezkuntza hobetzeko balio eta ekintzengatik nabarmentzen diren proiektu edo erakundeei ematen diena.
Entzuleek (bozketa bidez) Inspira STEAMi eman diote Laboral Kutxaren Bikaintasunaren saria, bokazio zientifiko eta teknologikoak nesken artean sustatzeagatik eta erreferentziazko emakumeak erakusteagatik, neskak ere zientzia edo teknologiako ikasketa eta lanbideetan hasi eta aritu daitezen lortzeko.
2021-04-22 | Entzuleek emana
Sariak aitortu du COVID-19aren ondorioz sortu den osasun, gizarte eta ekonomia krisiaren ondorioei aurre egiteko emakumeek egin duten lana, baita emakumeak ahalduntzeko eta berdintasunean oinarritutako balioen alde Inspira STEAM programak egin duen lana ere.
2021eko martxoa | Bizkaiko Foru Aldundia
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren ekimena, STEAM bokazioak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika Artearekin eta Giza Zientziekin lotuta) areagotzeko nesken artean. Ekitaldia Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean izan da.
2021/02/11 | Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa | Isabel Celaá ministroa
Genero ikuspegia duen ekimen onena, gainerako erakundeek sustatua. Lehen Hezkuntzako nesken bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzen ditu, taldeko aholkularitzaren bidez.
2020ko azaroa | Eusko Jaurlaritza
Jardunbide Egokiak Unibertsitateko Gizarte Konpromisoan.
2019-12-18 | Aristos Campus Mundus
Herritartasunari balioa ematen dioten sariak dira eta, teknologia aldetik duten potentzialagatik, antolatzaileen ustez, herritarren artean zabalkundea merezi dutenak.
2019ko azaroa | Internet Euskadi elkarteak emana
Hezkuntza esparruko ekimenik onenaren saria.
2018ko abendua | Telefónica Fundazioak emana
Sariak jendaurreko aitormena eman nahi dio emakumeek esparru teknologikoan duten paperari eta, aldi berean, neskak karrera teknologikoak ikastera animatu nahi ditu.
2019ko urria | Kataluniako Generalitat-ek emana
Hasierako asmoa aurreko ikerketei ekitea zen, boluntariotzari egindako begirada gehitzeko eta gizarte mailan egiten den ekarpenari balioa aitortzeko. Baina, aztertzen hasi bezain laster, ehunka datu aurkiturik, gizarte ekintzan diharduten boluntarioen nortasun askotarikora bideratu zuten ikerketa.
2019ko urria | Telefónica Fundazioa
Genero arrakala digitala gure herrialdean zertan den aurkezten du eta helburu bikoitza du: emakumeei mundu digitalean duten balioa aitortzea eta genero arrakala horri buelta emateko irtenbideak proposatzea.
2019ko martxoa | Ekonomia eta Enpresa Ministerioa
400 pertsona eta erakundek baino gehiagok sinatu dute Inspira STEAM manifestua, zientzian eta teknologian neska eta emakumeentzako espazioak zabaldu daitezen.
Manifestu honek adierazten duenarekin bat egiten duten pertsona eta erakundeen konpromiso bat da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde aktiboki lan egiteko konpromisoa, zientzia eta teknologia esparruan.
Parte hartu nahi duzu?
Inspirira STEAM emakumezko eta gizonezko AHOLKULARIEI esker garatzen da, zientzia eta teknologiako profesionalak, baita ere ateak irekitzen dizkiguten IKASTETXEEI eta proiektua babesten duten ERAKUNDEEI esker. Horietako bat izan nahi duzu?
Edizioak
428 emakumezko aholkulariak.
100 gizonezko aholkulariak.
142 ikastetxe.
3.621 mutil
3.408 neska
Nodoak: Euskadi, Katalunia, Madril, Asturias, Galizia, Errioxa eta Castelló.
371 emakumezko aholkulariak.
79 gizonezko aholkulariak.
131 ikastetxe.
3.625 mutil
3.297 neska
Nodoak: Euskadi, Katalunia, Madril, Asturias, Galizia, Errioxa, Kanariak eta Castelló.
305 emakumezko aholkulariak.
57 gizonezko aholkulariak.
109 ikastetxe.
2.608 mutil
2.459 neska
Nodoak: Euskadi, Katalunia, Madril, Asturias, Galizia, Zaragoza, Errioxa, Kanariak, Murtzia, Castelló, Txile eta Argentina.
359 emakumezko aholkulariak.
32 gizonezko aholkulariak.
137 ikastetxe.
3.066 mutil.
3.156 neska.
Nodoak: Euskadi, Katalunia, Madril, Asturias, Galizia, Zaragoza, Txile, Murtzia
310 emakumezko aholkulariak. 119 ikastetxe. 2571 neskak. 2755 mutilak. Nodoak: Euskadi, Katalunia, Madril, Andaluzia, Galizia eta Asturias.
587 emakumezko aholkulariak. 177 ikastetxe. 4386 neska. 4321 mutil. Nodoak: Euskadi, Katalunia, Madril, Andaluzia, Galizia eta Asturias.
315 emakumezko aholkulariak. 113 ikastetxe. 2982 neska. 2893 mutil. Nodoak: Euskadi, Katalunia, Madril, Andaluzia eta Galizia.
131 emakumezko aholkulariak. 48 ikastetxe. 1523 neska. 1321 mutil. Nodoak: Euskadi, Katalunia eta Madril.
17 emakumezko aholkulariak. 11 ikastetxe. 220 neska. Nodoak: Euskadi.

