Irakasleentzako gida: Genero-ikuspegia Lehen Hezkuntzako STEM diziplinetan txertatzea

Inspirira STEAMen zortzi edizio aurrera eraman ondoren, egiteke dagoen erronketako bati heldu nahi izan diogu oraingoan: eskuratutako ezagutza eta esperientzia Lehen Hezkuntzako irakasleekin partekatzea. Beti pentsatu izan dugu irakasleak funtsezko zutabea direla ikasleek STEAM arloekiko duten interesa sustatzeko eta, hau, genero-ikuspegi integratzaile batekin egiteko. Horretarako, gida bat sortu dugu irakasleentzat. Bertan, emakumeek STEAM arloetan duten egungo egoera aztertzen da, genero-arrakala eragiten duten arrazoietako batzuk erakusten dira (bereziki, STEAM arlo batzuetan), eta zenbait kausatan sakontzen dugu, hala nola genero-estereotipoetan, autokontzeptuan, erreferenterik ezan edo STEAM ikasketa eta lanbideen ezjakintasunean. Horrez gain, eskoletan gertatzen dena eta gure jardueran, Lehen Hezkuntzako irakasle gisa, egunerokoan zer egin dezakegun aztertzen dugu; ezkutuko curriculuma, irakasleen joerak eta aurreiritziak azpimarratuz.
Gida doakoa da, Creative Commons lizentziapean argitaratua, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri. Irakurri, zabaldu eta zuen gogoetak gurekin partekatzera animatzen zaituztegu!