2024-25 edizioaren itxiera jardunaldia

Joan den maiatzaren 29an, jardunaldi ahaztezina bizi izan genuen Deustuko Unibertsitatean, Inspira STEAM programaren 2024-2025 edizioaren amaierarekin, aldaketa inspirazioarekin hasten dela frogatzen jarraitzen duen proiektua.

Goizean zehar, ideiak, esperientziak eta gazteen artean STEAM arloekiko interesa bultzatzen jarraitzeko motibazio handia partekatu genituen.

BBK Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Innobasque | Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta Deustuko Unibertsitateak hezkuntza berdintasunarekiko eta inklusibitatearekiko konpromisoa berretsi zuten.

Momentu interesgarrienatako bat Clara Grimaren hitzaldia izan zen. “Matemáticas con M de mujer para salvar al mundo” izeneko hitzaldian, matematikaren garrantziaz hitz egin zigun; Maryam Mirzhkhani, Katalin Karikó eta Florence Nightingale bezalako erreferente historikoez; eta matematikarekiko gustuan hezteaz, “guztioi gustatzen zaizkigulako matematikak, nahiz eta batzuek oraindik ez dakigun”.

Jardunaldiak dinamika parte-hartzailearekin jarraitu zuen, elkarrekin jolastearen, esperimentatzearen eta eraldatzearen garrantzia gogoraraziz.

Azkenik, Mari Luz Guenagak, programaren buruak, edizio honetako emaitza nagusiak aurkeztu zituen, hemen kontsulta ditzakezunak: 2024-25eko emaitzen txostena_behin-behinekoa

Inspira STEAM hazten jarraitzea ahalbidetzen duten erakunde guztiei eskerrak: BBK Fundazioa, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, EJIE, Innobasque | Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Mercedes-Benz Gasteiz, NER Group, Sidenor Aceros Especiales, ABB, Ormazabal, Euskadiko Parke Teknologikoak, Vidrala eta Arteche.

Eta, bereziki, mentore guztiei, beren denbora, gogo eta konpromisoarekin belaunaldi berriak egunero inspiratzen baitituzte. Eta, jakina, proiektuan konfiantza duten eta etorkizunari ateak irekitzen dizkioten ikastetxeei.

Hemen dituzue jardunaldiko argazkiak: flickr

Eskerrik asko, berriro ere, berdintasunarekin, hezkuntzarekin eta talentu gaztearekin duzuen konpromisoagatik!