Privatutasun Politikak
Honako pribatutasun-politika honek Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuetan interesa dutenek eta erabiltzaileek ematen dituzten datu pertsonalen tratamenua arautzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak xedatutakoarekin bat.
Pribatutasun-politika honen helburua da ezagutaraztea zelan bildu, tratatu eta babesten dituen Deustuko Unibertsitateak datu pertsonalak. Klausulak pertsona hauei daude zuzenduta:
- Deustuko Unibertsitateko edozein produktu eta zerbitzuren inguruko informazioa eskatzen dutenei.
- Deustuko Unibertsitatearen web orriaren edo papereko era askotako inprimakien bidez jaso diren datuen titularrei.
- Deustuko Unibertsitatearekin kontratuak sinatu dituztenei.
Horrekin batera, Deustuko Unibertsitateak iraganean hainbat bidetatik jaso eta honako Politikara jotzeko dioen datu pertsonalen tratamendua ere arautzen du, beti ere datuak ematean espresuki onartutakoarekin kontraesanean ez badago (orduko bladintzak errespetatu egingo dira, nolanahi ere).
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Identitatea: Deustuko Unibertsitatea
IFZ: R4868004E
Posta helbidea: Unibertsitate etorbidea, 24 – 48007 Bilbo
Telefonoa: 94 413 94 30
Helbide elektronikoa: privacidad@deusto.es
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN XEDEAK
Zerbitzu akademikoak eta estraakademikoak emateko eta gure jarduera eta zerbitzuen berri emateko komunikazioak bitarteko fisiko eta elektronikoetatik bidaltzeko biltzen dituen datu pertsonalak tratatzen ditu Deustuko Unibertsitateak, baita erabiltzaile eta interesdunen hobespenei lotutako profilak egiteko ere. Horrek ez dakar pertsonengan eraginik sortzen duen erabaki automatizaturik hartzerik.
Eskaintzen diren zerbitzuetako bakoitzari dagokionez, zerbitzua emateko eskatzen zaizkion datu pertsonalen tratamenduari buruzko berariazko informazio politika aurkituko du erabiltzaileak pribatutasuneko atarian.
DATUEN JATORRIA
Bildutako datu pertsonalak interesdunek eurek emandakoak edo Unibertsitateko informazio sistemetatik zuzenean datozenak dira.
Deustuko Unibertsitateak iturri hauek erabiltzen ditu datuak biltzeko:
- Unibertsitateak informazioa jasotzeko eskura jartzen dituen webeko inprimakietako edo paperezko euskarrietako informazioa.
- Erabiltzaileari Unibertsitateko zerbitzuetako atarietan alta emateko kudeaketatik heltzen den informazioa.
- Unibertsitatearekin sinatutako kontratuetako informazioa.
Oro har, tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriak hauek dira:
- identifikaziorako datuak
- harremanetarako datuak
- datu akademikoak
- datu profesionalak
- datu ekonomikoak
- datu laboralak
EMANDAKO DATUEN ZUZENTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA
Deustuko Unibertsitateko jarduera eta zerbitzuetako erabiltzaile eta interesdunek bermatzen eta erantzuten dute, nolanahi ere, emandako datu pertsonalen zuzentasunaz, indarraldiaz eta benetakotasunaz, eta konpromisoa hartzen dute eguneratuta mantentzeko.
DATUAK GORDETZEA
Erabiltzaile eta interesdunek ematen dituzten datu pertsonalak mantendu egingo ditu Unibertsitateak interesdunarekiko harremana edo lotura mantentzeko bildu ziren helbururako beharrezko diren bitartean, erabiltzaileak tratamendu batzuei kontra egiteko eta/edo ezabatzeko duen eskubidea (baimena kentzea barne, hala eskatzen duten tratamenduetan) kaltetu gabe.
Halakorik gertatuz gero, zure datu pertsonalak blokeo egoerara pasatuko dira, eta egoera horretan helburu hauetarako baino ezin izango dira erabili datu horiek:
- Datuen tratamenduarekin lotuta izan daitezkeen erantzukizunetarako.
- Administrazio publikoen, epaileen, epaitegien eta ministerio fiskalaren eskakizunak artatzeko.
Blokeatzeko epea igarotakoan, zure datu pertsonalak behin betiko ezabatuko dira.
Unibertsitatearekin egin ditzakezun kontratuetariko baten bidez eman badituzu datu pertsonalak, kontratu harremana amaitu zenetik hasi eta hamar (10) urtean mantenduko dira datuak blokeatuta edo, kasua hori izanez gero, datuak tratatzearen kontrako eskubidea edo datuak ezabatzeko eskubidea gauzatzen denetik hasita.
Deustuko Unibertsitateko web orrian eskura dauden inprimakien bidez eman badituzu datuak, oro har, hiru (3) urtez gordeko dira kasu bakoitzean datu pertsonalak tratatzeko ezarri daitekeen berariazko epeari kalterik egin gabe.
Nolanahi ere, Deustuko Unibertsitateari galda dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzeko legezko epeak bete arte gordeko dira.
LEGITIMAZIOA. DATU PERTSONALAK TRATATZEKO ZILEGITASUNA GAITZEN DUEN TITULUA
Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorreko 6. artikuluan (ohiko datuei buruzkoan) edo 9. artikuluan (datuen kategoria bereziei buruzkoan) ezarrita dagoen bezala egingo da. Datuen titularrari jakinaraziko zaizkio zerbitzu-prestazio bakoitzeko zilegitasun titulua edo tituluak. Hauek izan daitezko tituluak:
- Interesduna parte den kontratu bat edo erlazio juridiko bat exekutatzea.
- Legezko betebehar bat betetzea.
- Deustuko Unibertsitatearen legezko interesa.
- Interesdunak espresuki emandako baimena.
DATUAK LAGATZEA
Datu pertsonalen tratamendua, Deustuko Unibertsitateak ez du daturik lagako, legezko betebehar bat betetzeko edo interesdunak baimenduta ez bada. Halakoetan, interesdunari baimena eskatuko zaio eta jakinaraziko zaio hori ez egiteak zer ondorio dakarkion eta, zehazki, ezin izango zaiola dena delako zerbitzua eman.
Deustuko Unibertsitateko zerbitzuak emateak eska dezake zerbitzu informatikoei edo Unibertsitatearen tratamenduaren arduradun gisa zerbitzuen beste hornitzaile batzuei komunikazioak bidali behar izatea. Hornitzaile horiek datuak tratatzeko konfidentzialtasun eta segurtasun baldintzak bete beharko dituzte, eta Europar Batasunetik kanpo kokatuta egon daitezke, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko “Privacy Shield” edo “Pribatutasun Ezkutu” izeneko akordioaren babespean. Akordio horren inguruko informazioa hemen ikus daiteke: https://www.privacyshield.gov https://www.privacyshield.gov
ESKUBIDEAK
Interesdunak eskubide hauek ditu:
- Datu pertsonaletara jotzea eskatzeko eskubidea.
- Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea.
- Tratamendua mugatzeko eskaera egiteko eskubidea.
- Tratamenduaren kontra egiteko eskubidea.
- Datuak eramateko eskubidea.
- Emandako baimena kentzeko eskubidea.
Kontsultatu pribatutasuneko webgune honen “Eskubideen babesa” atala zure eskubideak zeintzuk diren zehatz-mehatz ezagutzeko eta zelan erabili jakiteko.
Informazio gehiago esteka honetan: