Naiara Goia Imaz Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik.
Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan. Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen. Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du. Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan.
Naiarak Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako titulua du (UPV/EHU – ENST Bretagne) eta Negozioen kudeaketan MBA baten jabe da. Modu osagarrian, bere ibilbide profesionalean zehar formakuntza ezberdinak jaso ditu, Gobernantza ireki eta kolaboratiboan (UNED), Lidergoan, Komunikazio publikoan, Berrikuntzan eta Prozesuen ebaluazioan, batzuk aipatzearren.