Zure ikastetxeak Inspira STEAMen parte hartzea nahi duzu?
Inspira STEAM ikasleak STEAM arloetara hurbiltzeko eta haien artean gai horien inguruko interesa sustatzeko programa bat da, batez ere STEAM arloetako genero-arrakala eta emakumeen bokaziorik eza eragiten duten arrazoiak jorratzeko. Arlo horietako profesionalekin egiten diren taldeko aholkularitza saioen bidez egiten da, profesionalek borondatez parte hartuta.
Ikastetxeek doan eta borondatez parte hartzen dute
Programa Lehen Hezkuntzako 6. mailakoei edo Bigarren Hezkuntzako 1. mailakoei zuzenduta dago
Ordubeteko 6 saiotan egiten da, irakastorduetan
* 2025-2026 edizioan izena emateko azken eguna: irailak 20
Ikastetxe gisa parte hartzeko pausoak
Prozesuaren hasiera
STEAM Sare katalogoaren bidez ikastetxeak erakartzea bultzatzen dugu
Deialdiaren zabalkundea
Aurreko edizioetan parte hartu duten ikastetxeei mezu elektronikoak bidaltzen dizkiegu
📣 Deialdia gizarte sareetan iragartzen dugu
Informazio bilerak online
Zalantzak argitu eta programa zehatz-mehatz azaltzen dugu.
Kontsultatu datak eta sartu bileretara hemendik:
Inskripzio ofiziala
Erregistratu zure ikastetxea gure intranetean
Helbide elektronikoa
Ikastetxeak posta elektronikoz jasotzen du bertako aholkularien esleipena, zein talderi esleitu zaizkion eta programa zein hizkuntzatan egingo duten.
Une horretan, ikastetxea aholkulari horiekin harremanetan jarri behar da, eta aurkezpena egiteko bilera bat deitu. Bileran, besteak beste, saioen agenda egingo da.
Programaren garapena ikasgelan
Aholkularitzako 6 saio egiten dira
Amaitzean, ikasleek eta ikastetxeek ebaluazioko galde-sorta bat betetzen dute
Itxiera saioa
Azken saio bat antolatzen dugu ikastetxe guztiekin
Garrantzitsua da zentroko pertsona batek gutxienez parte hartzea
Informazio bilera irekiak (online)
Izen eman baino lehen zalantzak badituzu, etorri zaitez informaizo bilera batera eta guztiak argituko dituzu.