Irakasleentzako gida: Genero-ikuspegia Lehen Hezkuntzako STEM diziplinetan txertatzea
Inspirira STEAMen zortzi edizio aurrera eraman ondoren, egiteke dagoen erronketako bati heldu nahi izan diogu oraingoan: eskuratutako ezagutza eta esperientzia Lehen Hezkuntzako irakasleekin partekatzea. Beti pentsatu izan dugu irakasleak funtsezko zutabea direla ikasleek STEAM arloekiko duten interesa sustatzeko eta, hau, genero-ikuspegi integratzaile batekin egiteko. Horretarako, gida bat sortu dugu irakasleentzat. Bertan, emakumeek STEAM arloetan duten […]
Inspira STEAM in the EU-China seminar-Empowering Girls to Participate in STEM
Mintegiarenhelburua izan zen genero-estereotipoei eta neskek STEM eremuetan parte hartzea eragozten duten aurreiritziei heltzeko moduari buruzko ikuspegiak, ideiak eta praktikak trukatzea, generoari dagokionez neutrala den irakaskuntza baten bidez irakasleek genero-arrakala ixteko duten zeregina aztertzea, eta STEM hezkuntzako oztopo instituzionalei heltzeko estrategiak eztabaidatzea. Inspira STEAM proiektuak gonbidapena jaso du Txina bisitatzeko eta Txinako Herri Errepublikako Hezkuntza […]
2023-2024 edizioaren amaiera jardunaldia
2023-2024 edizioaren amaiera jardunaldia Joan den ostiralean, ekainaren 7an, Euskadiko Inspira STEAMen zortzigarren edizioaren itxiera jardunaldia burutu zen. Aholkulariak, ikastetxeetako ordezkariak eta programa posible egiten dugun pertsonak gosari batean bildu ginen. Bertan, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Lola Elejalde, BBK-ko Oihane Aldayturriaga eta Bizkaiko Foru Diputatua Teresa Laespada entzun ahal izan genituen. Azken honek Inspira STEAM programaren […]
Newsletter Apirila
Ez galdu apirileko gure Newsletterra! Pozik gaude apirileko gure Newsletterra iritsi dela iragartzeaz. Bertan, Inspira STEAMen azken edizioari buruzko guztia aurkituko duzu: Link Newsletter Apirila 2024 Inspira STEAM 👋 (GAZTELANIA) Link Newsletter Apirila 2024 Inspira STEAM 👋 (EUSKARAZ) Link Newsletter Apirila 2024 Inspira STEAM 👋(KATALANA)
Newsletter Iraila
Ez galdu iraileko gure Newsletterra! Pozik gaude iraileko gure Newsletterra iritsi dela iragartzeaz. Bertan, Inspira STEAMen edizio berriari buruzko guztia aurkituko duzu: Link Newsletter Iraila 2023 Inspira STEAM 👋 (GAZTELANIA) Link Newsletter Iraila 2023 Inspira STEAM 👋 (EUSKARAZ) Link Newsletter Iraila 2023 Inspira STEAM 👋(KATALANA)
Inspira STEAM 2023-2024an mentorea izan nahi duzu?
Inspira STEAM 2023-2024 ediziorako mentorak erakartzeko kanpaina hasi dugu. Erreferente izango diren eta berdintasunezko gizarte bidezkoago bat sortzen lagunduko duten emakumeak eta gizonak bilatzen ari gara. Mentore izateko, 6 mentoring ssaio egin behar dira LHko6. mailako edo DBHko 1. mailako ikasleekin, gutxi gorabehera ordubetez, 2023-24 ikasturtean zehar eskola-orduetan. Horretarako, 5 orduko online prestakuntza jasoko duzu, […]