Inspira STEAMen hamargarren urteurrena

Hamarkada bat bokazioak eraldatzen eta erreferenteak eraikitzen

Hamar urteko ibilbidea ospatzea atzera harrotasunez eta aurrera ilusio berrituz begiratzea da. Inspira STEAM proiektuak bere hamargarren urteurrena ospatzen du, gazteen artean, batez ere nesken artean, bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzera bideratutako hamarkada batean pilatu diren bizipenak, ikaskuntzak eta inpaktua bilduta.

2016an programa hasi zenetik gaur arte, hazkunde esponentziala izan du esperientzia eta egindako bidearen berri emateko prest dauden ikastetxe parte-hartzaileen eta aholkularien kopuruak.

Zientziaz eta teknologiaz blai dagoen ingurune batean bizi gara, baina oraindik emakumeen presentzia falta nabarmenari egin behar diogu aurre arlo horietan. Funtsezkoa da emakumeek aktiboki parte hartzea gizarte berritzaileago, anitzago eta etorkizunerako prestatuagoa eraikitzen.

Inspira STEAMek, ikasgeletatik genero estereotipoak hausten laguntzeaz gain, hurbileko erreferenteak ematen dizkie neskatoei haiekin identifikatzeko eta urteak aurrera egin ahala, neskatila haiek ere ingeniariak, arkitektoak edo zientifikoak izan daitezkeela deskubritzeko aukera ematen die. Programan parte hartu zuten eta gaur egun STEAM diziplinetan unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazteen etorrerak hamar urte hauetan ereindako haziak hazten eta fruituak ematen ari direla baieztatzen du.

2026-2027 edizio berrian begirada jarririk, berriro zabaltzen dizkiegu ateak ikastetxeei, aholkulariei, hezkuntzaren eta lanbidearen esparrua elkarrekin eraldatzen jarraitzeko.