Eukene Imatz Ojanguren

Eukene Imatz Ojanguren TECNALIAko Osasun Dibisioan ikerlari seniorra da eta osasunerako teknologia ardatz duten ikerkuntza proiektuetan lanean dihardu. Bere doktoretza tesia Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu zuen 2016an “Neuro-fuzzy Modeling of Multi-field Surface Neuroprostheses for Hand Grasp” tituluarekin. TECNALIAko ikerlari bezala Ikerkuntza proiektu nazional eta internazional ugaritan parte hartu du, konferentzia zientifiko internazionaletan hitzaldiak eman ditu eta aldizkari zientifiko internazionaletan artikuluak argitaratu ditu. 2013tik International Functional Electrical Stimulation Society (IFESS) -ko kide da. Ikerkuntza arlo gogokoenak osasunerako teknologia, neuroteknologia, bioingenieritza, adimen artifiziala eta ikasketa automatikoa ditu.