Parte hartu

Ikasleen artean, bereziki nesken artean, STEAM arloak sustatzeko konpromisoa, ilusioa eta gogoa izatea.

Programaren helburuak eta balioak ezagutzea, ulertzea eta haiekin lerrokatuta egotea. 

Denborari eta zereginari lotuta, aholkulari izateak hau eskatzen du:

  • Doan eskaintzen den prestakuntza osora joatea. Prestakuntza 5 ordukoa da, online, eta 2-3 orduko lan pertsonala eskatzen du: materiala irakurri eta Inspira STEAMen metodologia eta helburuetan sakontzeko galderei erantzutea. Prestakuntza 4 urtean behin berritu behar da.
  • Saioak prestatzea. Horretarako, gidoi batzuk ematen ditugu, saio bakoitzeko helburuak zehaztuta eta jardueren proposamen bat egiten dizuegu, neska-mutilekin garatzeko. Jarduerak irekiak dira, zuen erara eta aurrean duzuen taldearen arabera moldatu daitezkeenak.
  • Sei saio egingo dira gelan, bakoitzari esleitu zaion neska edo mutil taldearekin. Saioak ordubete ingurukoak izango dira, astean behin edo bi astean behin egiten direnak, eta ordutegia esleitutako ikastetxearekin adostuko da.
  • Antolatzaileek eskatzen dituzten galde-sortak osatuko dituzte, programa ebaluatzeko eta eragina neurtzeko.

Gainera, antolaketa eta programa egokiak izan daitezen, honakoa eskatzen dizugu: 

  • Antolatzaileek adierazitako urratsak jarraitzea, programa geletan ezartzeko.
  • Ikasleen erregistro, izen-emate, exekuzio eta jarraipena zuzen egiteko informazioa eta prozesuko pausoetan eskatzen diren neurria, ematea.
  • Sexu izaerako delituen ziurtagiria ematea. Bertan ez da agertu beharko aurrekaririk.
  • Antolatzaileekin eta ikastetxearekin harreman erraza izatea. Bidalitako komunikazioak arretaz irakurtzea eta dokumentuak eta informazioa eskatzen dituztenei eskatzen diren epeetan erantzutea. Antolatzaileei aurreikusitako planteamenduen inguruko aldaketa edo gertaeren berri ematea.
  • Inspira STEAMen aholkularientzat definitutako ereduzko jokabidea ezagutzea eta onartzea.

Inspira STEAM esperientzia bizitzea eta gozatzea, neska-mutilei zientzia eta teknologiagatiko zaletasuna transmititzen diegun bitartean.

Ikasleen artean, bereziki nesken artean, STEAM arloak sustatzeko konpromisoa, ilusioa eta gogoa sustatzea.

Programaren helburuak eta balioak ezagutzea, ulertzea eta haiekin lerrokatuta egotea.

Ikastetxearen ezinbesteko zereginak programan hauek dira:

  • Ikastetxeekin egiten diren koordinazioko bileretara joatea, ikastetxe gisa parte hartzeko helburuak, metodologia eta prozedurak zehazteko, saio horietan egiten baitira. Bilera horretara ikastetxe bakoitzeko pertsona bat joan behar da behintzat.
  • Mutilen taldea estaltzeko behar den beste aholkularirik ez badago, ikastetxeko norbaitek landu beharko du Inspira STEAM haiekin. Kasu horretan, pertsona hori(ek) programak doan eskaintzen duen 4 orduko formaziora joan beharko dira.
  •  Inspira STEAMen ikasleek parte hartzeko legezko tutoreen baimena eskatzen duten ikastetxeek parte hartzen duten ikasleen legezko tutoreen adostasun informatua banatu, sinatuta jaso eta gorde beharko dute. Ezinbestekoa da parte hartzen duten ikasle guztiek baimena izatea, ikastetxearen ohiko prozeduraren arabera.
  • Aholkulariek zentroan betetzen duten lana erraztu eta babestu beharko dute. Harreman aktiboa, koordinazio ona eta aholkulari eta proiektuan harremanen bat izango duten ikastetxeko pertsona guztiekin komunikazioa mantentzea. Esperientziak esaten digu aholkularien arteko komunikazio onak markatzen duela kalitateko aldea programarekiko eta parte hartzaile guztien arteko ongizatearekiko.

Gainera, antolaketa eta programa egokiak izan daitezen, honakoa eskatzen dizugu:

  • Antolatzaileek adierazitako urratsak jarraitzea, programa geletan ezartzeko.
  • Ikasleen izen-emate, exekuzio eta jarraipena zuzen egiteko informazioa eta prozesuko pausoetan eskatzen diren neurria, ematea.
  • Aholkulariek sei saio egingo dituzte gelan, bakoitzari esleitu zaion neska edo mutil taldearekin. Saioek ordubete inguruko iraupena izango dute eta astean behin edo bi asterik behin egingo dituzte, eta egutegia ikastetxeekin eta esleitutako aholkularien artean adostuko dute.
  • Antolatzaileek eskatzen dituzten galde-sortak osatuko dituzte, programa ebaluatzeko eta eragina neurtzeko.
  • Lan koadernoaren kopia bat paperean emango zaie programan parte hartzen duten neska-mutil guztiei.
  • Antolatzaileekin eta ikastetxearekin harreman erraza izatea. Bidalitako komunikazioak arretaz irakurtzea eta dokumentuak eta informazioa eskatzen dituztenei eskatzen diren epeetan erantzutea. Antolatzaileei aurreikusitako planteamenduen inguruko aldaketa edo gertaeren berri ematea.

Inspira STEAM esperientzia bizitzea eta gozatzea, neska-mutilei STEAM erreferente hurbilak ezagutzera emanez, eta zientzia eta teknologiarekiko izan ditzaketen kezkak partekatuz, etorkizuna baldintzarik gabe aukeratu ahal izan ditzaten.

Zientzia eta teknologiarekin lotura estua duen edozein emakume (eta gizon) izan daiteke aholkulari.

Funtsezkoa hau da: zaletasuna, bokazioa eta ilusioa izatea.

Zientzia edo teknologia arloko edozein emakume edo gizon izan daiteke Inspira STEAM programako aholkulari. Ez da titulazio jakin bat eskatzen, egokiak dira arlo horien inguruko erdi mailako edo goi mailako Lanbide Heziketako ikasketak, unibertsitatekoak, etab. Garrantzizkoena lanbideko esperientzia izatea da, luzea edo ez hain luzea, zientzia eta teknologiari estuki lotutako jardueretan edo erakundeetan.

Batzuetan galdetzen digute ea zientzialari edo teknologo ez diren pertsonak aholkulari izan daitezkeen. Erantzuna baiezkoa da, betiere, lanbideko ibilbidea sektore horretako enpresa edo erakundeei lotuta egon bada.

Masterreko edo doktoregoko ikasleen eskaerak ere heltzen zaizkigu. Lanbideko esperientzia duten pertsonen partaidetza bultzatzen badugu ere, oso kontuan hartzen ditugu masterreko edo doktoregoko ikasleak ere, lan munduaren atarian daudelako eta badakitelako zer den ingeniaritza, zientzia edo matematikako karrera bat ikastea. Nolanahi ere, uste dugu aholkularitza prozesuak bizitzako ibilbide bat eskatzen duela eta hori norberaren esperientziak ematen duela normalean. Ez dago gutxieneko adinik aholkulari izateko, baina gomendatzen dugu aholkulari bakoitzak hausnartu dezala prestatuta sentitzen den horretan ausartzeko eta prozesuaz arduratzeko.

Garrantzizkoena da aholkularien taldea denetarikoa izatea, sektore askotako profilduna, adin guztietako eta era guztietako esperientzia duten emakumeek eta gizonek osatua. Uste dugu aholkulari bakoitzak talde bakarra osatzen duela neska edo mutilekin, eta bakoitzak ekarpen baliotsua egiten diola programari.

Gizonezko aholkulariek emakume aholkularien lana babestuko dute bigarren maila batean, mutilen taldearekin lan eginez. 

Nabarmendu dezagun Inspira STEAMek bokazio eta boluntario osagai sendoak dituela. Aholkularien parte hartzea erabat borondatezkoa da eta ez dute inolako ordainsaririk jasotzen programatik (Inspira STEAM konpromisoa sinatzen duten erakundeetan lan egiten badute, aitorpena izan dezakete lanaldiaren barruan; baina proposatzen dugu hori proiektuaren borondatezko eta bokaziozko izaeraren barruan izatea).

Programaren beste gomendio bat: emakume bat programan parte hartzen duen neska edo mutil baten ama edo senidea bada, ez dadila haren aholkularia izan, amaren rola emakume horri sendo lotuta dagoelako. Gure asmoa da neska edo mutil horrek beste STEAM emakumezko eredu femenino batzuk izatea, amarenaz gain. Jakina, gomendio berdina aplikatzen zaie gizonezko aholkulariei ere. Seme-alaben ikastetxeko aholkulari izan daitezke, baina beste talde batzuetan, ez seme-alabenean zuzen-zuzen.

STEAMak ikasleen artean, batez ere nesken artean, sustatu nahi dituen edozein ikastetxek.

Funtsezkoa hau da: zaletasuna, bokazioa eta ilusioa izatea.

Edozein ikastetxek parte hartu dezake doan Inspira STEAM proiektuan. Lehen hezkuntzako 6. mailako taldeek eta, kasu batzuetan, bigarren hezkuntzako 1. mailakoek ere parte har dezakete.

Proiektuak duen kostu bakarra ikastetxeak programan parte hartzen duen neska eta mutil bakoitzari eman behar dion materiala da. Bertsio laburrean, 12 orri ikasle bakoitzarentzat. Horrez gain, aholkulariak saioak egiteko materialen bat behar badu, hari ere eman beharko dio.

Emakumezko eta gizonezko aholkulariek ikastetxeko neskekin eta mutilekin egingo dute lan sei saioetan. Programak nesken talde guztiek emakume aholkulari bat izatea bermatzen du, baina gerta liteke mutilen taldeetarako nahikoa aholkulari ez egotea. Kasu horretan, ikastetxeko norbaitek (irakasleak, tutoreak, etab.) landu beharko du Inspira STEAM mutilekin, eta, horretarako, lau orduko prestakuntza egin beharko du, emakumezko aholkulariek jasotzen dutena bezalakoa.

Kontuan izan behar dugu Inspira STEAM proiektuak bokazio eta boluntariotzako osagai sendoak dituela. Aholkularien parte hartzea guztiz borondatezkoa da, eta ez dute inolako ordainsaririk jasotzen proiektutik.

Eman izena!

https://intranet.inspirasteam.net/

Back to Top