Ezagutu proiektua

Inspira STEAM proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabili da taldeko aholkularitza teknika lehen hezkuntzako ikasleen artean, STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean.

Gure proiektuaren muina emakume aholkulariak dira. Aholkulari horiek borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei klaseko orduetan egiten diren 6 lan-saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.

Lan saioetan zehar, zenbait gai jorratzen dituzte: inguruko estereotipoak, lana edo emakumeak eta zientzia historian zehar. Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero.

Ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira STEAM. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia % 26,4ra jaisten da.

Deustuko Unibertsitateak sustatzen du Inspira STEAM proiektua, Innobasqueren lankidetzarekin Euskadin, Universitat Rovira i Virgili Katalunian, CIONET Madrilen, UJA Andaluzian, Universida de Vigo eta Universidade da Coruña Galizian, Oviedoko Unibertsitatea Asturiasen, la UCAM Murcian eta hiru Foru Aldundien (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba), Donostiako Udalaren, Silkeren, DOWren, HP Foundationaren, BBKren, Euskadiko Parke Teknologikoaren, Debegesaren, EJIEren, BASF-ren, Generalitat de Catalunyaren, Ayuntamiento de L'Hospitaleten eta Asturias 4STEAM-aren laguntzarekin.

Inspira STEAMProiektuaren gakoak hauek dira:

  • Hurbileko emakumezko teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.
  • Neska-mutilek STEAM lanbideen berri izatea.
  • Herrialdearen garapena gizonezkoen eta emakumezkoen artean lortu beharraz kontzientziatzea.
  • Teknologiako ikasketen inguruan sentsibilizatzea eta haietara bideratzea.
  • Emakumezko teknologoak ikusgai bihurtzea eta haiei balioa ematea.
  • Gizartean dauden estereotipoak ezagutaraztea, ikasketak aukeratzeko unean eraginik izan ez dezaten.

 

Inspira STEAM zenbakietan

Bosgarren edizioa (2020-21)

310

aholkulari

119

ikastetxe

2.571

neska

2.755

mutil
Egoitzak

Euskadi, Katalunia, Madril, Andaluzia, Galizia, Asturias

Laugarren edizioa (2019-20)

587

aholkulari

177

ikastetxe

4.386

neska

4.321

mutil
Egoitzak

Euskadi, Katalunia, Madril, Andaluzia, Galizia, Asturias

Hirugarren edizioa (2018-19)

315

aholkulari

113

ikastetxe

2.982

neska

2.893

mutil
Egoitzak

Euskadi, Katalunia, Madril, Andaluzia, Galizia

Bigarren edizioa (2017-18)

131

aholkulari

48

ikastetxe

1.523

neska

1.321

mutil
Egoitzak

Euskadi, Katalunia, Madril

Lehenengo edizioa (2016-17)

17

aholkulari

11

ikastetxe

220

neska
Egoitza

Euskadi

Back to Top