María González Alriols ingurumen-ingeniaritzako doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ingeniaritza Kimikoko eta Ingurumeneko irakaslea eta «BioRP, Biorefineria Prozesuak» taldeko ikertzailea. Bere ikerketak biomasa lignozelulosikoa bereizteko, zatikatzeko eta eraldatzeko prozesuen azterketan oinarritzen dira, material eta energia berriztagarriak lortzeko, baliabide fosilak erabiltzearen alternatiba gisa, ingurumenaren iraunkortasuna, jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta eraginkortasun energetikoa barne. Ikerketa-ildoei, proiektuei eta argitalpenei buruzko informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/biorp/maria-gonzalez.