Amaia Anuzita Ziarreta

Ingeniari Elektronikoa naiz. EHUan burutu nituen ikasketak eta oraindik ikasle nintzela Artechen hasi nintzen lanean. Lehenengo praktiketan eta ondoren GRALa egin nituen bertan laborategiak automatizatzeko aplikazio bat programatzea zelarik helburua. Behin hau eginda I+G departamentuan kontratatu ninduten arlo elektronikoan beraz orain Diseinu eta Garapenerako Ingeniaria naiz.
Arlo profesionala alde batera utzita, beti egon izan naiz talde feminista ezberdinetan eta orain Bakioko Sare Feministako partaide aktiboa naiz. Beraz, esan liteke Inspira STEAMen bolondres izatea nire militantzia eta arlo profesionala lotzeko bide natural moduan aurkitu dudala.