Naiara Aginako Bengoa

Informatika Fakultateko irakasle eta ikasleen dekanordea. Telekomunikazio ingenieritza egin ondoren, 10 urte igaro nituen Vicomtech ikerketa zentroan Ordenagailu Bidezko Ikusmenean ikertzen. Ondoren, EHUra joan nintzen irakaskuntzarekin hasi eta ikerketan jarraitu ahal izateko. Gaur egun, Adimen Artifizialean egiten dut ikerketa, zehatzago osasun arloko irudi eta datuetatik ezagutza ateratzen. Ikasitakoa irakastea da nire gauzarik gustokoena.