Elixabete Ayerbe

Ordiziako Jakintza ikastolan BBB eta UBI ikasi ostean, 1996an Zaragozara doa Goi Ingeniaritza Kimikoa ikasketak hasteko hiri horretako Goi Mailako Zentro Politeknikoan. Karrerako sei urteak gaindituta, tartean Stockholmeko (Suedia) KTH Royal Institute of Technology-n egonaldi bat eginda, 2002. urtean graduatu zen.

Gipuzkoako hainbat enpresa eta zentro teknologikotatik pasa ostean, 2005ean hasi zuen bere ibilbidea energia biltegiratzearen esparruan. Zehazki, CENER Espainiako Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalera joan zen, ‘hidrogenoa energia biltegiratzeko sistema bezala’ arloan proiektu berritzaile bati ekiteko. 2007an zentroz aldatu eta CIDETECera joan zen antzeko arlo batean lan egiten jarraitzeko: ‘hidrogenoa energia biltegiratzeko eta sortzeko sistema bezala’. Azken hamar urteetan hainbat proiekturen buru izan da, froga edo demostrazio proiektuetatik energia biltegiratzeko sistemen esparruko I+G proiektuetara arte, zehazki litio ion bateriekin eta erabilera anitzetako sistema hibridoekin. Gaur egun CIDETECen Energia Materialen Unitateko baterien modelatze taldeko buru da, Matematika Industriala masterra egin du UPM Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Goi Eskola Teknikoan, eta UPMn bertan Ingeniaritza Aeroespazialean doktoratua egiten ari da, ‘elektrolito polimerikodun litio zelda elektrokimikoen modeloen identifikazio parametriko eta simulazio numeriko eraginkorra’ doktore tesiarekin.

Back to Top