Estitxu Villamor Lomas

Estitxu Villamor Lomas Gasteizen jaio zen 1987an. 2010ean Fisikan lizentziatu zen EHU-tik eta, ondoren, nanoGUNEn doktoretza burutu zuen. Lau urtez nanogailuak eraikitzen eta spintronikaren inguruan ikertzen aritu ostean, ikerketa alde batera uztea erabaki zuen eta irakaskuntzan zein zientzia dibulgazioan aritzea izan zuen helburu. Gaur egun, helburua betetzen ari den horretan, EHU-ko farmazia fakultatean ari da fisika irakasten eta Hala Bedi irratiko “… O no será” irratsaioan parte hartzen du hilabetean behin zientzia eta feminismoari buruzko atal batekin, besteak beste.

Back to Top