Eneritz Ugalde Baraiazarra
Esperientzia, pertsona eta leku berriak ezagutu eta bizitzea gustuko dut eta horretarako aukera irekitzen diren bideak jorratzeko prest nago. Unibertsitatean matematiketan murgiltzeko aukera izan nuen eta lanean aldiz informatika tresna gisa, nire lan eremuan sortzen diren behar berriei bide ematen dien soluzioak analizatu, definitu eta gauzatzeko proiektuak garatzen ditut. Nire lanak beste herrialde batzuk ezagutzeko aukera eman dit (Eskozian bizi izen naiz) eta gaur egun herrialde ezberdinetako lankideak ditudan kooperatiba batean egiten dut lan. Nire aisialdian bidaiatzea, kultur ekintzak eta formakuntza, hausnarketa edota barne-ezagutzarako eskolak, jardunaldiak edota dantza oso gustuko ditut.