STEAM Web-mintegia ikasgelan

STEAM Web-mintegia ikasgelan

Ez dago iruzkinikSTEAM Web-mintegia ikasgelan sarreran

Nola sortu STEAM proiektu bat gelan? Urriaren 20an, STEAM arloko web-mintegi bat izan zen, Innobasquek antolatuta, Elhuyar Zientzia Azoka, FIRST LEGO League Euskadi, Fleming Herri Eskola eta Inspira STEAMeko partaideekin.

2021eko urriaren 20an, STEAM arloko web-mintegi bat izan zen, Innobasquek antolatuta, STEAM proiektuak gelan nola sortu aztertzeko. Ikastetxeetako STEAM arloko hezkuntzako hiru ekimen eta hiru esperientzia sendo ikusi ziren.

Parte hartzailerik nagusienak hauek izan ziren: “Elhuyar Zientzia Azoka”, Elorrioko DHIko esperientziarekin (Danel Solabarrieta Arrizabalagaren eta Zorione Fundazuri Elorrioko institutuko irakaslearen eskutik), FIRST LEGO League Euskadi eta Inspira STEAM.

Mintegian jorratu ziren puntuak hauek izan ziren:

– Nola eraman gelara halako proiektuak?

– Nola elkarlotu STEM gaiak?

– Nolako metodologiak erabili daitezke?

– Zein da ikasleengan duen eragina? 

– Zein mailatan parte hartu daiteke?

– Zein baliabide behar dut?

Egin klik irudian jardunaldi osoa ikusteko

About the author:

Leave a comment

Back to Top