STEAM tailer praktikoak Araban familiei eta irakasleei zuzenduta!

STEAM tailer praktikoak Araban familiei eta irakasleei zuzenduta!

Ez dago iruzkinikSTEAM tailer praktikoak Araban familiei eta irakasleei zuzenduta! sarreran

Arabako Foru Aldundiaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Euskadiko Parke Teknologikoen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan, gazteen artean, bereziki nesken artean, zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzeko ekimen batzuk diseinatu ditugu eta ondoren deskribatuko ditugu. 2021ean zehar egingo dira eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen familiengana eta hezkuntza maila horietako irakasleengana hel daitezen nahi da.

Familiei zuzendutako tailerrak

Familiak funtsezkoak dira STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikaren ingelesezko siglak) neskei eta mutilei hurbiltzeko. Gazteek, eta bereziki neskek, arlo hauek ezagutzea nahi dugu, gauza berriak modu praktiko eta dibertigarrian eta familian partekatu eta ikas ditzaten. Gainera, emakumeek zientzian eta teknologian dituzten bokazioetan dagoen genero-arrakalari, hori eragiten dituzten arrazoiei eta familiek egin dezakegunari buruz sentsibilizatzea garrantzitsua da.

Zatoz STEAM familian ezagutzera!

Amurrioko Katekesia (azaroak 11, 17:30-19:00), Gaztelania

Bastidako Kultura etxea, Areto Nagusia (azaroak 23, 17:30-19:00), Gaztelania

Irakasleei zuzendutako tailerrak

Irakasleak gazteen erreferente garrantzitsuak dira. Eragin handia dute gazteen autokontzeptuan, interes eta itxaropenetan, erreferenteak sortzen eta zientzia eta teknologia ikasketekiko eta lanbideekiko ezagutza sustatzen. Horregatik, jardunaldi hau antolatu dugu irakasleei STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikaren siglak ingelesez) arloetako genero arrakalaren errealitatea hurbiltzeko eta irakaslanetik zelan murriztu aztertzeko.

Landuko ditugun gaiak:

  • STEAM bokazioen errealitatea ezagutu.
  • Genero-estereotipoak nola eratzen diren eta gazteengan duten eragina jorratu, bereziki nesken artean.
  • Auto konfiantza: nola lotu talentua nesken artean ere.
  • STEAM arloen Hezkuntza: bokazioak pizteko metodologiak eta baliabideak.

Zatoz STEAMak eta genero ikuspegia lantzera!

Amurrioko Katekesia (azaroak 11, 15:30-17:00), Euskara

Bastidako Kultura etxea, Areto Nagusia (azaroak 18, 17:30-19:00), Euskara

Arabako Lautadan; udalerria eta lekua baieztatzeke, izena eman duten pertsonen arabera, (azaroak 25, 15:30-17:00), Euskara

Arabako Foru Aldundiaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Euskadiko Parke
Teknologikoen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan antolatutako ekimena

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top