Zientzia, teknologia eta genero tailerrak Arabako familia eta irakasleentzat

Zientzia, teknologia eta genero tailerrak Arabako familia eta irakasleentzat

Ez dago iruzkinikZientzia, teknologia eta genero tailerrak Arabako familia eta irakasleentzat sarreran

Arabako Foru Aldundiaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Euskadiko parke teknologikoen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan, gazteen artean, batez ere nesken artean, zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzeko tailerrak antolatzen ari dira, azaroan zehar, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat, baita Arabako kuadrilletako hezkuntza etapa horietako ikasleen familientzat ere.

Azaroaren 6an zientzia eta teknologiari buruzko tailer praktiko bat egin zen Kuartangon familientzat. Parte hartzaileek STEAM arloak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika arloen siglak ingelesez) ezagutu zituzten familian eta zer-nolako garrantzia duten STEAM lanbideek gizartearen garapenean eta ongizatean. Amurrioko eta inguruetako familiek tailer berdina egin zuten azaroaren 11n Amurrion.

Tailerrak arlo zientifiko eta teknologikoak ezagutarazi zituen, STEAM arloak zer ziren erakutsi zitzaien, non aurkitu ditzakegun gure eguneroko bizitzan eta STEAM kontzeptua eta lanbideak hurbildu zitzaizkien gazteei eta beren familiei, arlo horietatik urruntzen gaituzten estereotipoen gainean hausnarketa egiteko. Familiek STEAMen arloko gauza berriak partekatu eta ikasi zituzten seme-alabekin era praktiko eta dibertigarrian. Erreferentziazko emakumeak ezagutzeaz gain, arlo horietan, historian zehar eta gaur egun egin eta egiten dituzten ekarpenak eta STEAM arloko profesionalen ekarpenak garapen jasangarrirako helburuei egiten ari zaizkien ekarpenen berri ere izan zuten.

Bestalde, azaroaren 11n, ‘Genero arrakalari STEAM arloetan aurre egin’ izeneko lantegiak Aiara kuadrillako irakasleei hurbildu zien gazteen arteko bokazio zientifiko eta teknologikoen falta, bereziki neskena, horren arrazoiak zeintzuk diren eta irakaskuntzatik nola lan egin daitekeen arrakala hori murrizteko. Tailer horretan hainbat gai jorratu ziren: genero estereotipoak eta STEAM arloak, gazteengan duten eragina, autokonfiantza eta nola lotu hori talentuari, baita bokazio horiek sustatzeko proiektuak, metodologiak eta baliabideak ezagutu ere.

Tailer horiekin familiak eta irakasleak bokazio zientifiko eta teknologikoetan dagoen genero arrakalaz jabetu daitezen lortu nahi da, zerk eragiten dituen eta zer egin familia eta hezkuntza mundutik horri guztiari buelta emateko.

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top