Deustuko Unibertsitateko “Inspira STEAM Euskadi” proiektuaren aurkezpena Gipuzkoan 20/21 ikasturterako

Deustuko Unibertsitateko “Inspira STEAM Euskadi” proiektuaren aurkezpena Gipuzkoan 20/21 ikasturterako

Ez dago iruzkinikDeustuko Unibertsitateko “Inspira STEAM Euskadi” proiektuaren aurkezpena Gipuzkoan 20/21 ikasturterako sarreran

Nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea helburu duen proiektuak bosgarren urteari ekingo dio 2020/21 ikasturtean.

Deustuko Unibertsitatearen STEAM Euskadi proiektuak, nesken artean bokazio zientifiko- teknologikoak sustatzea helburu duenak, bosgarren urteari ekingo dio datorren 2020/21 ikasturtean. Edizio hau aurkezteko, hiru jardunaldi antolatu dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, programarako mentore berriak bilatzeko. Hain zuzen ere, programaren oinarria taldeko mentoring ekintzak dira, lehen hezkuntzako ikasleen eta ikerketa, zientzia eta teknologiaren munduko emakume profesionalen artean.

Urtetik urtera, gero eta emakume gehiagok egiten dute bat ekimen honekin. Ekimenak Innobasqueren laguntza du eta hiru foru aldundien (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba), BBKren, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen eta Debegesa garapen agentziaren finantzaketa. Joan den ikasturtean, 250 mentorek 80 ikastetxetako 2.135 neskari eta 2.145 mutili beren lanbidea eta STEAMen mundua erakutsi zieten, alborapenak eta klixeak apurtuz eta erreferente hurbilak sortuz.

Eguna: 2020ko uztailaren 22a, asteazkena

Ordua: 09:00etatik 10:30era

Tokia: Online, Izen ematea

Jardunaldian honakoek hartuko dute parte:

– Amaia Bernaras (Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko gerentea).

– Miren Elgarresta (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundia).

-Duñike Agirrezabalaga (Berdintasuneko, Elkartasuneko eta Eskubide Zibiletako zinegotzi ordezkaria, Donostiako Udala).

– Mª Luz Guenaga (Inspira STEAMeko arduraduna, Deustuko Unibertsitatea).

Jardunaldian solasaldia ere izango da, gai honen inguruan: ”La necesidad de talento femenino en ciencia y tecnología en tiempos de COVID-19”. Parte hartzaileak: Clara Garcia (CIC biomaGUNE), Amaia Gil (Vicomtech), Amaia Zurutuza (Graphenea) eta Ainhoa Cortes (CEIT). Moderatzailea: Ainhoa Calleja (Euskadiko Parke Teknologikoetako Lankidetza eta Zerbitzuetako arloa).

About the author:

Leave a comment

Back to Top