Ikasgelarako STEAM eta genero jarraibideak

Jarraian, genero-ikuspegia ikasgelan STEAM arloetan lantzeko gomendio batzuk jaso ditugu:

Genero estereotipoak eta STEAM estereotipoak landu:

Estereotipoak lantzeko bideoak: https://inspirasteam.net/eu/s_0208/

Gelan:

  • Segurtasun- eta konfiantza-gune bat sortu, non neska-mutilek beren ikaskideen errespetua sentituko duten, eta ez haien iritzia.
  • Lan egiterako orduan, talde mistoak eratzea ondo dago, baina garrantzizkoena da rolak txandakatzea taldeko kideen artean (adib. liderra, diseinatzailea, aurkezlea, etab.). Hau ez bada egiten, naiz eta talde mistoetan lan egin rolak finkatuta jarraitzen dute.
  • Talde txikietan lan egiteak ere parte hartzea handitzen du, eztabaida eta konfiantza errazago lortzen dira.
  • Talde handian lan egiterakoan:
    • Taldeko hausnarketa sustatzeko ikasgelaren antolaera planteatu, parte-hartzaile guztiek elkarri entzun ahal izateko (adibidez, zirkuluan). Ekidin pertsona berak lehen lerroetan jartzea eta beste batzuk azken lerroetan edo izkinetan. Lidergo handiena duten pertsonek gelako leku nabarmenetan egoteko joera dute.
    • Zenbat hitz egiten duten orekatu. Gauza bera gertatzen da hitza erabiltzen duten denborarekin. Pertsona bakoitzak zenbat hitz egiten duen orekatzen saiatu behar dugu. Batzuetan, pertsona gutxi batzuek hartzen dute arreta eta hitz egiteko txanda, eta ez diete gainerako ikasleei hitz egiten uzten.
    • Errespetua eta beraien arteko entzutea landu (adib. norbati hitz egin aurretik aurrekoak esan duena laburtu behar du).
    • Parte-hartze guztiak baloratu eta haien ekarpenei balioa eman.
  • Balioetsi ezaugarri “maskulinoak” neskengan (adib.: lidergoa, ekimena, erabakitasuna, asertibotasuna, etab.) eta alderantziz (adib.: enpatia, sentsibilitatea, gustu estetikoa, idazkera, etab.).
  • Edozein testuingurutako eta edozein motatako aniztasunari balioa eman. Taldeak modu aleatorioan antolatzea, normalean lan egiten ez dugun pertsonekin ideiak partekatzeko.
  • Berdintasunik gabeko egoeren analisi kritikoa egin (adibidez, komunikabideetan zientziari eta teknologiari buruz ikusten ditugun berriak).
  • Gure STEAM erreferenteei buruzko hausnarketa egin, emakumeak al dira? Ez badira, zergatik?
  • Lantzen ari diren gaiekin lotutako STEAM emakumeak ikusaraztea eta zientziari eta teknologiari egindako ekarpenak aitortzea.

Back to Top