Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Telekomunikazioko Ingeniarien Elkargo Ofizialak gizonen eta emakumeen arteko lanbideko berdintasuna sustatuko dute

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Telekomunikazioko Ingeniarien Elkargo Ofizialak gizonen eta emakumeen arteko lanbideko berdintasuna sustatuko dute

Ez dago iruzkinikDeustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Telekomunikazioko Ingeniarien Elkargo Ofizialak gizonen eta emakumeen arteko lanbideko berdintasuna sustatuko dute sarreran

Uztailaren 6an, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Telekomunikazioko Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COIT gaztelaniazko sigletan) lankidetza hitzarmen marko bat sinatu zuten gizonen eta emakumeen arteko lanbideko berdintasuna sustatzeko. Asier Perallos Ruiz Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoak eta Marta Balenciaga Arrieta Elkargoko dekanoak egin zuten ofizial sinadura.

Marta Balenciagaren hitzetan, “funtsezkoa da nesken bokazio teknologikoak motibatzea eta sustatzea txikitatik eta COITek, Mujer IT lantaldearen bidez, erronka handia du aurretik”.

Asier Perallosek Deustuko Unibertsitatearen beteranotasuna azpimarratu zuen (1886), baita duela 45 urte sortutako ingeniaritza ikasketak ere. Gainera, beste hau ere azaldu zuen: “6 urteko ibilbidea duen Inspira STEAM ekimena plataforma eraginkorra da lehen hezkuntzako 6. mailatik gora bokazio teknikoak sustatzeko”.

Bi erakundeek konpromiso eta borondate sendoak dituzte profesionalen arteko lankidetza erraztuko duten mekanismoak, ekintzak eta jarduerak definitzeko eta, garapen teknologikoaren bidez, teknologia gizartean aplikatzeko eta gizonen eta emakumeen arteko lanbideko berdintasuna lortzeko, erronka moduan.

Sinatzeko ekitaldian izan ziren, besteak beste, Alexia Rodríguez, Mujer IT lantaldeko koordinatzailea; María Teresa Ciudad, Mujer IT lantaldeko kidea; María Luz Guenaga, Inspira STEAMen arduraduna eta Adrián Nogales, COITeko erakunde harremanetako zuzendaria.

Alexia Rodríguezek, COITeko Mujer IT lantaldeko koordinatzaileak, elkargotik burutzen ari diren proiektu eta ekintzen errepaso bat egin zuen, elkargoa emakumeen presentzia karrera teknologikoetan areagotzeko zer egiten ari den. Pioneras IT sariaren bigarren edizioaren garrantzia azpimarratu zuen, 2021ean, eta zein garrantzizkoa zen Deustuko Unibertsitatearekin eta Inspira STEAMekin akordioa sinatzea.

Gauzatuko duten lehenengo ekimenetariko bat Inspira STEAM programa(https://inspirasteam.net/ zabaltzea eta bultzatzea izango da, gazteen bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko, nesken artean bereziki. Bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute elkargoko kideen artean horren berri zabaltzeko, baita telekomunikazio ingeniaritzaren barruan emakumezkoen erreferenteak identifikatzeko eta agerian jartzeko.

Inspira STEAM proiektu aitzindaria da bokazio zientifiko eta teknologikoak nesken artean sustatzen. Emakume profesionalek eskaintzen dituzte, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren mundukoek. Taldeko mentoring teknika erabili den lehen aldia da STEAM gaiak (Sciencia, Technology, Engineering, Arts and Maths ingelesez) sustatzeko lehen hezkuntzako ikasleen artean. Proiektuaren muina aholkulariak dira, beren borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen baitiete neska-mutilei egiten diren 6 lan saioetan. Denak dira emakume zientzialari eta teknologoak, lanbidean hainbat esparrutan dihardutenak: akademikoan, enpresan, ikerketan, kudeaketan etab.

About the author:

Leave a comment

Back to Top