NAITECek STEM gaien eta generoaren inguruko sentsibilizazio eguna antolatu du

NAITECek STEM gaien eta generoaren inguruko sentsibilizazio eguna antolatu du
8 March, 2022 Ez dago iruzkinikNAITECek STEM gaien eta generoaren inguruko sentsibilizazio eguna antolatu du sarreranJoan den martxoaren 7an NAITEC Automozio eta Mekatronikako Zentro Teknologikoak antolatuta STEM (ingelesezko siglak Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika adierazteko) bokazioei eta genero arrakalari buruzko gogoeta eta sentsibilizazio jardunaldia antolatu zuen. Jardunaldi hau Mari Luz Guenaga Gómez Deusto LearningLab-eko zuzendariak eta Inspira STEAM proiektuko arduradunak dinamizatu zuen.
Egun horretan, ikerketa zientifiko-teknologikoen egungo egoera, dagoen genero-arrakala eta horren ondorioak ezagutarazi ziren. Neska eta emakume gazteen interesetan, ikasketen aukeraketan eta etorkizun profesionalean eragiten duten faktoreak ere aztertu ziren. Faktore horietako batzuk hauek dira:
- Zientzian eta teknologian emakumezkoen eredu hurbilen falta
- Genero estereotipoak diziplina horietan
- Norberaren irudia, autokontzeptua eta norbere gaitasunetan konfiantzarik eza
- STEM lanbideak ez ezagutzea
Egunak balio izan zuen NAITECetik hurbil dauden errealitateak ezagutarazteko, sentsibilizazio lana egiteko eta hausnartzeko. Egoera horri buelta emateko banaka eta erakunde gisa egin daitezkeen ekintzen inguruko hausnarketa ere egin zen.
Leave a comment