Saioa Álvarez Sabatel

Elikagaien Zientzia eta Teknologian doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean; Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna da, eta Giza Nutrizioan eta Dietetikan diplomaduna. Gaur egun, AZTIko Elikagaiak Ikertzeko Unitatean egiten du lan ikertzaile gisa: elikagai berriak garatzen ditu, eta elikagaiak prozesatzeko teknologia berrien inpaktua, elikagaien mikroegitura eta mikroegiturak pertzepzio sentsorialarekin duten lotura aztertzen ditu. Zientzia “kontatzen” ikasteko interesa du, bai eta hezkuntzan pentsamendu kritikoa garatzen laguntzeko ere.

Back to Top