Izaskun Mentxaka Sierra

Antolakuntzako eta ekonomia industrialeko ingeniari teknikoa da, “Project Management”-en masterra eta Kudeaketako Sistema Integratuetan masterra.

Unibertsitate-ikasketak egin ondoren, Grupo CYS-en egin zituen praktikak eta, gero, han hasi zen lanean, sail komertzialean. Komunikazio-sareen ingeniaritzako eta planifikazioko enpresa da Grupo CYS, neurrirako softwareak garatzen dituena. 2003az geroztik, Intertek-en ari da lanean (lehen, Caleb Brett Ibérica). Enpresa aitzindaria da mundu osoko industriei kalitate-irtenbideak hornitzen, eta kalitate-zuzendaria da gaur egun.

Back to Top