Xabier Díaz Silvestre

10 urtez Txantxiku Ikastolan eta Ikastolen Elkartean hezkuntzan eta IKTetan jardun hondoren Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean (BZTP) zegoen BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentrora joan nintzen. Han Zientzia eta Teknologiaren gizarteratzea izan zen nire ardatza, ezagutzera eman, euren erabilera, metodologia, ondorioen, … inguruko hausnarketa bultzatu. Gizarte bat zientzia eta teknologiaren garapenen inguruan ondo informatuta dagoenean, eta irizpide eta erabakitzeko aukera duenean, zuzenagoa eta zentzu denetan aberatsagoa den gizartea da. Egun, BZTPko Lankidetza eta Zerbitzuen arduraduna naiz, non aurreko helburuekin jarraitzeaz gain, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean dauden enpresa, entitate eta pertsonen arteko elkarlana eta berrikuntza sustatzen dugun.

Twitter.

LinkedIn.

 

Back to Top