Elene Allende Letona

Elene Allende Letona Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da. Teknologiagatik eta gizartean inpaktua izateagatik zuen grinak Munduko Bankura eraman zuten, non kontsultora bezala lan egiten duen teknologia, hezkuntza, lan merkatua eta ekintzailetasuna uztartzen dituzten proiektuetan. 2017an BBK Bootcamp sortu zuen, hezkuntza sistema berritzaile bat Euskadin, non bertako enpresen programatzaile faltari aurre egiten saiatzen diren, formakuntza eta kontzientziazioaren bitartez. Izan ere, etorkizuneko lanpostuetarako gaitasun digitalak izatea oso garrantzitsua izango da. Gaur egun Munduko Bankuan duen lana ISEAK Fundazioan proiektu kudeatzaile lanarekin uztartzen du. Orain Bilbon bizi da, baina aurretik India, Txile edo Estatu Batuetan ere bizi izan da.

Twitter.

Back to Top