Mª Luz Congosto gizarte datuetan adituak azalduko du zelan ezagutzera eman Twitterreko gezurrak eta botak Inspira STEAM at home-en hurrengo saioan

Mª Luz Congosto gizarte datuetan adituak azalduko du zelan ezagutzera eman Twitterreko gezurrak eta botak Inspira STEAM at home-en hurrengo saioan

Ez dago erantzunikMª Luz Congosto gizarte datuetan adituak azalduko du zelan ezagutzera eman Twitterreko gezurrak eta botak Inspira STEAM at home-en hurrengo saioan sarreran

Inspira STEAM at home. Emakumeak inspiratzaile

• Mª Luz Congosto, la cazadora de bulos y bots en Twitter (@congosto)
• Ekainak 17, asteazkena
• 16:00ak (CEST)
• Izena ematea: http://deus.to/congosto

Datorren asteazkenean, ekainaren 17an, 16:00etan, Mª Luz Congosto izango da emakume zientzialari eta teknologoak begien aurrean jartzeko Inspira STEAM at home zuzeneko elkarrizketa zikloko hirugarren saioan gonbidatua. Saioaren izena hauxe izango da:”Mª Luz Congosto, gezurren eta boten harrapatzailea Twitterren”.Hitzaldi horretan azalduko du zelan bihurtzen diren biral gizarte sareetako mezuak edo zelako teknikak dauden erabiltzaile faltsuen kontuak atzemateko. Horrez gain, koronabirusaren krisian zehar fake news-en (gezurrezko albisteak) hedapenaren inguruan zer iritzi duen ezagutuko dugu.

 

Mª Luz Congosto Telematikako doktorea da Carlos III.a Unibertsitatean eta Informatikako lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Gaur egun, Carlos III.a Unibertsitateko Telematikako Ingeniaritzako Saileko ohorezko irakaslea da. 2008tik gizarte datuen ikertzailea da, bereziki Twitterren. Sareen analisia eta bisualizazioa erabiltzen ditu jokabide-ereduak, mezuen hedapena eta erabiltzaileen karakterizazioa aurkitzeko. Lanbideko aurreko etapan enpresa pribatuan aritu zen. 1998tik 2008ra Telefónica I + D-ko telekomunikazioetako berrikuntzako proiektu handietan lan egin zuen. 1980 eta 1984 bitartean, FUJITSU taldekoa izan zen eta TESIS-A oinarrizko softwarea garatu zuen.

 

Aurreko Inspira STEAM at home saioak

Inspira STEAM at home elkarrizketen zikloa maiatzaren 20an hasi zen. YouTuben zuzenean eskaintzen dira eta ikus-entzule guztientzat zabalik daude: Profesional, irakaslea edo adin guztietako ikasleentzat ere bai.

 

Nerea Luis adimen artifizialeko aditua eta Maitane Alonso ikaslea eta MITek saritutako ikertzailea izan ziren lehenengo bi topaketetako protagonistak. Elkarrizketen laburpenak eta bideoak eskura daude web honetan: www.inspirasteam.net.

 

Inspira STEAMen laguntzen dute

Deustuko Unibertsitateak sustatzen du elkarlanerako espazio hau, Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziarekin batera, eta erakunde finantzatzaileek babesturik (Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hiru foru aldundiak, BBK, Roche, Barcelona Activa, Silk, HP Foundation eta Donostiako Udala). Espazioaren bideratzaileak Deustuko Unibertsitateko Lorena Fernández (@loretahur) eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziako Estibaliz León (@estileon) dira.

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top