Inspira STEAM-ek Habanara (Kuba) bidaiatu du

Inspira STEAM-ek Habanara (Kuba) bidaiatu du

Ez dago iruzkinikInspira STEAM-ek Habanara (Kuba) bidaiatu du sarreran

TECNALIAk zuzentzen duen HABANAko Historialariaren Bulegoaren Nazioarteko Lankidetzarako HERIFIND (OHCH) proiektuaren baitan, haiekin lan egin da hezkuntzan genero berdintasunerako duten estrategia aurrera eramateko, guztiz bat baitator Inspira STEAM proiektuak sustatzen dituen helburuekin.

2022ko otsailean, proiektuaren lehen misioan, Historialarien Bulegoarekin lankidetzan aritzen ziren entitateetan lan egiten zuten profil teknikoko emakumezko eta gizonentzako prestakuntza egin zen. Hainbat tailer egin ziren, Inspira STEAM proiektuaren lan-metodologia azaltzeko eta bi saio egin ziren Habanako A+ Zentroaren inguruko bi ikastetxetako neska-mutilekin. Biak “ZER DIREN STEAM arloak” lehenengo saioan oinarritu ziren eta arrakastatsuak izan ziren, bai neska-mutilen balioespenak kontuan izanda, baita etorkizuneko Kubako aholkularien aldetik ere. 

Gaur egun, eta proiektuaren esparruan, Kubako egoerara orokorrean eta Habana Zaharrera bereziki egokitutako programa diseinatzen ari dira; izan ere, karrera teknikoa ikasten ari diren emakumeen ehunekoa Europako gainerako herrialdeetakoen antzekoa bada ere, testuinguru soziala eta eskola esparrua apur bat ezberdina da.

Deustuko Unibertsitatetik, proiektuaren arduradunek, Tecnaliako kide batzuekin batera, Historialarien Bulegoko ordezkaritza bat jaso zuten, proiektua bertatik bertara ezagutu dezaten. Gainera, elkarlanean jarraitu dute Inspira STEAM Cubara hel dadin.

ESKERRIK ASKO, Inspira!!!

Bideo hauek ikustera animatzen zaituztegu! 🙂

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top