Inspira STEAM proiektuak irabazi du Radio Bilbaoren eta Laboral Kutxaren Excelencia Saria

Inspira STEAM proiektuak irabazi du Radio Bilbaoren eta Laboral Kutxaren Excelencia Saria

Ez dago iruzkinikInspira STEAM proiektuak irabazi du Radio Bilbaoren eta Laboral Kutxaren Excelencia Saria sarreran


Deustuko Unibertsitatearen Inspira STEAM proiektuak Radio Bilbaoren eta Laboral Kutxaren Excelencia Saria jaso du, audientziak emana. Sari horrek jendaurrean aitortzen du gure lurraldean lan egiten duen Bizkaiko pertsona, enpresa edo erakunde bat, bere jardueraren eremu profesionalean bikaintzat jo daitekeena.

Inspira STEAMen helburua, 2005. urteaz geroztik, nesken artean zientzia eta teknologia bokazioak sustatzea da, eta emakumeen erreferente berriak ikusaraztea, neskek zientziaren edo teknologiaren arloko ikasketak edo lanbideak gara ditzaten eta haietara sarbidea izan dezaten.

Proiektuaren bihotza emakumezko mentoreak dira, beren borondatez, beren eguneroko lana neska eta mutilei hurbiltzen dietenak, eskola-orduetan 6 lan-saio eginez. Emakumezko zientzialariak eta teknologoak dira guztiak, eta beren jarduera profesionala hainbat esparrutan garatzen dute: arlo akademikoan, enpresa arloan, ikerketan, kudeaketan, etab.

Lan saioetan hainbat gai lantzen dira, hala nola inguruan ditugun estereotipoak, lana edo emakumeak eta zientzia historian zehar. Mentorearen eta neskatoen arteko topaketa horien bidez, zientzia eta teknologiako lanbideei buruzko zalantzak eta eragozpenak uxatzen lagundu nahi da, bai eta haien motibazioak argitzen eta autoestimua sendotzen ere, bide profesional horri ekin diezaioten, hala nahi izanez gero.

Inspira STEAM: ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta nesken artean hori egiteko premiatik sortu da. Teknologian prestakuntza jasotzen duten ikasleen kopuruak behera egiten du urtez urte. Eta emakumeen kolektiboari dagokionez, datuak are okerragoak dira. Espainiako unibertsitate-sistemako ikasle guztien %54,3 emakumeak diren arren, titulazio teknikoetan, esaterako, Ingeniaritza eta Arkitekturan, duten presentzia %26,4ra jaisten da.

Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da, eta honako hauen laguntza du: Innobasque Euskadin, Universitat Rovira i Virgili Katalunian, CIONET Madrilen, Jaengo Unibertsitatea Andaluzian, Vigoko Unibertsitatea eta Universidade da Coruña Galizian, Oviedoko Unibertsitatea Asturiasen, UCAM Murtzian eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien laguntza. Sebastian, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, Debegesa, EJIE, BASF, Kataluniako Generalitatea, L ‘Hospitaleteko Udala eta Asturias

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top