Inspira STEAMek General Electric-ek antolatutako “Etorkizuneko STEM profesionalen bila” jardunaldian parte hartu du

Inspira STEAMek General Electric-ek antolatutako “Etorkizuneko STEM profesionalen bila” jardunaldian parte hartu du

Ez dago iruzkinikInspira STEAMek General Electric-ek antolatutako “Etorkizuneko STEM profesionalen bila” jardunaldian parte hartu du sarreran

Otsailaren 18an General Electric-ek “Etorkizuneko STEM profesionalen bila” jardunaldia antolatu zuen. Jardunaldi horretan hainbat gai jorratu ziren 4.0 Industriari buruz eta ikusi zen aurrerapen teknologikoei eta STEM gaiei esker, etorkizuneko enpleguak definitzea lortzen ari direla. Ardatz nagusia neskak zientzia eta teknologiara hurbiltzea bilatzen duten ekimenen aurkezpena izan zen, haien talentua ere beharrezkoa baita gizarteak ahalmen osoz aurrera egin dezan.

169 pertsona bertaratu ziren, General Electric-eko langileak. Mª Luz Guenaga Gómezek, Inspira STEAM proiektuaren arduradunak, 10-12 urte bitarteko neska-mutilekin bokazio zientifiko eta teknologikoak, batez ere nesken artean sustatzeko burutzen den ekimena aurkeztu zuen.

Online jardunaldian jarraitu zen gaia hau izan zen:

Parte hartu zuten hizlariak hauek izan ziren:

Eva Diaz. Kazetaritzako eta informazio zientzietako lizentziaduna eta EADAko Marketin Zuzendaritzako masterra. STEM WOMEN Congress ekimenaren sustatzailea eta ISEE Canada Inc. elektronika eta sistema txertatuen enpresako marketin eta komunikazio zuzendaria.

Maria Jose Lodeiros. Matematikaria, SAP aholkulari gisa 20 urte baino gehiagoko esperientzia duena, gazteen artean STEM arloak sustatzeko hainbat ekimenetan parte hartzen duena. 2021. urtearen amaieran DonaTIC saria jaso zuen IKT-en arloan egiten duen zabalkunde lan guztia aitortzeko. Gaur egun, coach-a, epailea eta klubeko liderra da Technovation Cataluñan.

Maria Luz Guenaga Informatikako ingeniaritzako doktorea, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea eta Deusto LearningLab taldeko zuzendaria. Ikerrarlo hauek jorratzen ditu: teknologiaren erabilera berritzailea STEAM hezkuntzan, ikaskuntzaren analitikan eta jokoetan oinarritutako ikaskuntzan. Estatuko eta Europako proiektu ugaritan parte hartu eta zuzendu ere egin ditu, STEM arloen irakaskuntza-ikaskuntzara bideratuta. Inspira STEAMen arduraduna da.

Alba Sambade. Industria ingeniaria eta Executive MBA IE Business School-en. GE-n ari da 2010az geroztik; landa ingeniaria, kontratuen kudeatzailea eta, oraintsuago, operazioen kudeatzailea produktibitate programetan. Neska-mutil biren ama da eta STEM arloa bientzako aukera gisa hautematea espero du, GE Girls ekimena Espainian lideratuta.

About the author:

Leave a comment

Back to Top