Aholkularien eta ikastetxeen bila gaude Inspira STEAM 2021-22an parte hartzeko!

Aholkularien eta ikastetxeen bila gaude Inspira STEAM 2021-22an parte hartzeko!

Ez dago iruzkinikAholkularien eta ikastetxeen bila gaude Inspira STEAM 2021-22an parte hartzeko! sarreran

Gaur egun, gazteek, bereziki neskek, zientzia eta teknologia arloetako erreferente femenino hurbilak behar dituzte. Begiratzeko ispilu eta inspirazio iturri izango diren STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika ingelesezko sigletan) emakumeak behar dituzte. Pertsona horien bidez, lanbide horiek ez direla eurentzat, zailegiak direla eta ez direla lortzeko gai sinestarazten dizkieten estereotipoak eraitsiko dituzte. Lanbide horiek hurbiltzen dizkiegu gazteei, zer esparrutan diharduten erakusten diegu, zer ekarpen egiten dioten gizarteari edo nolako trebetasunak aplikatzen dituzten eguneroko lanean.Gazteek, neskek eta mutilek, STEAM arloak etorkizuneko aukera moduan planteatu ditzaten nahi dugu eta ez ditzatela albo batera utzi erreferenterik ez dutelako, nolako lana egin dezaketen ez dakitelako edo lortzeko beren gaitasunetan sinesten ez dutelako.

Gizonezko aholkulariak ere behar ditugu, gazteei errealitate hori hurbiltzeko eta haiekin lan egiteko gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa sortzen. Neskek bezala, mutilek ere maskulinitate berrien erreferenteak behar dituzte, STEAM lanbideak eta ikasketak ezagutu eta diziplina horietako begirada zabaltzeko. Gainera, beren neska ikaskideek nolako oztopoei egin behar izaten dieten aurre ezagutu behar dute, denen artean oztopo horiek gainditzeko.

Inspira STEAM 2016an Euskadin sortu zen proiektua da, gazteen bokazio zientifiko teknologikoa sustatzeko, batez ere nesken artean, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume eta gizon profesionalek ematen dituzten sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarrituta. Taldeko aholkularitza erabiltzen da lehen hezkuntzako neska-mutilen artean STEAM gaien (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika ingelesezko siglak) inguruko interesa sustatzeko.

Bokazio zientifiko-teknologikoko emakume eta gizon profesionalen baita ikastetxeen bila gaude!

Gure proiektuaren bihotza aholkulariak dira, eta, beren borondatez, neska-mutilengana hurbiltzen dira, eskola-orduetan ordubeteko 6 lan-saio eginez. Horiek guztiak zientzian eta teknologian aritzen dira, eta beren jarduera profesionala hainbat esparrutan garatzen dute, hala nola arlo akademikoan, enpresa-arloan, ikerketan edo kudeaketan.

Eman izena: https://intranet.inspirasteam.net/

Argibide gehiago: http://inspirasteam.net/eu/participar/

Informazio bilera irekia (online) Ekainak 23 eta Uztailak 7, 13:30 – 14:30 https://meet.google.com/dxr-tinz-ugf

Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da, BBKren, Euskadiko Parke Teknologikoen sarearen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Donostiako Udalaren eta EJIEren babesa eta Innobasqueren laguntza ditu.

Informazioa PDF formatuan: Inspira STEAM kaptazio gutuna 21/22 

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top