Inspira STEAM proiektua Gipuzkoako Gaztelekuetan

Inspira STEAM proiektua Gipuzkoako Gaztelekuetan

Ez dago erantzunikInspira STEAM proiektua Gipuzkoako Gaztelekuetan sarreran

Iturria: Gipuzkoa.eus / Gazteria.

Inspira STEAM nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituen proiektua da, Gaztematika, Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sarea eta Deustuko Unibertsitateak elkarlanean martxan jarria. Aurten Altza, Intxaurrondo, Martutene eta Arrasateko gaztelekuetara zabalduko da.

2020·03·03


Prestakuntza teknologikoaren aldeko apostua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtez urte. Emakumeen kasuan, gainera, datuak are eta nabarmenagoak dira.

Hori horrela, bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretatik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da InspiraSTEAM.

STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika, ingelesezko sigletan) hasiera batean sortu zen arlo horietako gaiak lehen hezkuntzako ikasleen artean sustatzeko; baina Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen honen bidez, bigarren hezkuntzara eta aisialdi eta denbora librera ere zabaldu nahi da.

Hala, InspiraSTEAMek etapa berria hasi zuen 2019an Gipuzkoako gaztelekuetan gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko.

Orduan, Idiazabal, Zestoa, Zarautz, Oñati eta Legazpiko gaztelekuetan jarri zen martxan. Eta aurten, Arrasate eta Donostiako (Altza, Intxaurrondo, Martutene) gaztelekuetan garatuko da.

Ekimena 12 eta 16 urte bitarteko neska eta mutilentzat da, eta programa garatzeko hainbat saio antolatu dira.

 

Mentoreak eta hezitzaileak

Gaztelekuetan antolatu diren saioak bertako hezitzaileek eta aholkulari edo mentoreek zuzenduko dituzte. Mentoreak emakume boluntario, aholkulari eta profesionalak dira.

Hezitzaileek eta mentoreek Deustuko Unibertsitateak eskaintzen duen prestakuntzan parte hartu dute, saio horiek dinamizatzeko beharrezkoak izango dituzten baliabideak eta aholkularitza jasotzeko.

 

 

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top