Inspira STEAM-ek STEAM Aliantzako topaketara bertaratu zen

Inspira STEAM-ek STEAM Aliantzako topaketara bertaratu zen

Ez dago iruzkinikInspira STEAM-ek STEAM Aliantzako topaketara bertaratu zen sarreran

STEAM Aliantza emakumezkoen talentuaren aldeko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren ekimen bat da, neska txiki eta gazteen artean STEAM bokazioak sustatzeko eta genero arrakala murrizteko.

Joan den otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira, STEAM Aliantzaren topaketa egin zen “Niñas en pie de Ciencia” lelopean.

Pedro Sanchez Gobernuko presidentea izan zen ekitaldiaren buru eta Pilar Alegría Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroak, Diana Morant Zientzia eta Berrikuntza ministroak, eta Irene Montero Berdintasun ministroak hartu zuten parte Gobernuaren aldetik, baita Rosa Menéndez Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroko presidenteak, eta Elena García Armadak, neska-mutilentzako lehenengo exoeskeleto bionikoaren ikertzaile eta garatzaileak ere. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko 50 bat neska ere bertaratu ziren.

Zientzien, Arteen eta Teknologien alorreko bost neska eta emakume aitzindari aritu ziren ekitaldian: Valeria Corrales eta Patricia Heredia, ikaslea eta irakaslea, YouTubeko ValPat kanalaren sortzaileak, robotika eta programazioa neska-mutikoei hurbiltzen dizkien kanalekoak; Andrea Moreno, Eraikuntzako eta Obra Zibileko Lanbide Heziketako 2020ko Aparteko Saria; Rocío Silleras-Aguilar, Arte Ederretako doktorea eta garatzailea; eta Clara Grima, Matematikako doktorea, irakaslea, ikertzailea eta dibulgatzailea.
Aliantza osatzen duten ekimen guztietako ordezkariak bertaratu ziren, Mª Luz Guenaga Gómez Inspira STEAMeko arduraduna barne, 2021ean sortu zenetik Aliantzaren parte izan den 50 ekimenetako bateko arduraduna.

Ekitaldian zehar, STEAM prestakuntzako genero-arrakalari buruzko lehenengo txostenaren emaitza nagusiak aurkeztu ziren, Espainian nesken eta emakumeen hezkuntza ibilbidearen azterketa zehatza egin duen ikerlanarenak.

Topaketa osoa ikusi dezakezue irudian klik eginda

[1] https://alianzasteam.educacionyfp.gob.es/iniciativas.html

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top