FAQ
Zer dira aholkulariak?
STEAM arloko emakume edo gizon profesionalak, haien borondatez programan parte hartzen dutenak, gazteengan eta batez ere, neskengan, aipatutako alorrean interesa sustatzeko.
Nor izan daiteke aholkulari?
Zientzia edo teknologia arloko edozein emakume edo gizon izan daiteke Inspira STEAMeko aholkulari. Ez da titulazio jakin bat eduki behar. Garrantzizkoena lanbideko esperientzia izatea da, luzea edo ez hain luzea, zientzia eta teknologiari estuki lotutako jardueretan edo erakundeetan. Oso kontuan hartzen dugu, halaber, lan munduan esperientziaren bat duten master edo doktoregoko ikasleen laguntza.
Aholkulari izateak hau esan nahi du
Ikasleen artean, bereziki nesken artean, STEAM arloak sustatzeko konpromisoa, ilusioa eta gogoa izatea.
Programaren helburuak eta balioak ezagutzea, ulertzea eta haiekin lerrokatuta egotea.
Denborari eta zereginari lotuta, aholkulari izateak hau eskatzen du:
- Doan eskaintzen den prestakuntza osora joatea. Prestakuntza 5 ordukoa da, online, eta 2-3 orduko lan pertsonala eskatzen du: materiala irakurri eta Inspira STEAMen metodologia eta helburuetan sakontzeko galderei erantzutea. Prestakuntza 4 urtean behin berritu behar da.
- Saioak prestatzea. Horretarako, gidoi batzuk ematen ditugu, saio bakoitzeko helburuak zehaztuta eta jardueren proposamen bat egiten dizuegu, neska-mutilekin garatzeko. Jarduerak irekiak dira, zuen erara eta aurrean duzuen taldearen arabera moldatu daitezkeenak.
- Sei saio egingo dira gelan, bakoitzari esleitu zaion neska edo mutil taldearekin. Saioak ordubete ingurukoak izango dira, astean behin edo bi astean behin egiten direnak, eta ordutegia esleitutako ikastetxearekin adostuko da.
- Antolatzaileek eskatzen dituzten galde-sortak osatuko dituzte, programa ebaluatzeko eta eragina neurtzeko.
Gainera, antolaketa eta programa egokiak izan daitezen, honakoa eskatzen dizugu:
- Antolatzaileek adierazitako urratsak jarraitzea, programa geletan ezartzeko.
- Ikasleen erregistro, izen-emate, exekuzio eta jarraipena zuzen egiteko informazioa eta prozesuko pausoetan eskatzen diren neurria, ematea.
- Sexu izaerako delituen ziurtagiria ematea. Bertan ez da agertu beharko aurrekaririk.
- Antolatzaileekin eta ikastetxearekin harreman erraza izatea. Bidalitako komunikazioak arretaz irakurtzea eta dokumentuak eta informazioa eskatzen dituztenei eskatzen diren epeetan erantzutea. Antolatzaileei aurreikusitako planteamenduen inguruko aldaketa edo gertaeren berri ematea.
- Inspira STEAMen aholkularientzat definitutako ereduzko jokabidea ezagutzea eta onartzea.
Inspira STEAM esperientzia bizitzea eta gozatzea, neska-mutilei zientzia eta teknologiagatiko zaletasuna transmititzen diegun bitartean.
Izan daiteke gizon bat Inspira STEAMen aholkulari?
Inspira STEAMek gizarte bidezkoago eta orekatuagoa sortu nahi du, genero-rolak desprogramatu eta existitzen diren estereotipoak ezagutarazteko, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten. Eta argi daukagu helburu hori lortzeko gizonek eta emakumeek lan egin behar dugula eta, horregatik, garrantzitsua dela gizonak modu aktiboan parte hartzea, zeregin hori emakumeen esku eta ardurapean utzi gabe.
Hausnarketa horrek bultzatu gaitu gizonezko aholkulariak sartzera. Bigarren plano batean, emakume aholkularien lana lagunduko duten gizonak izango dira. Ahal den neurrian, ikastetxeetan emakumezko aholkulariekin bete ezin genituen postuak beteko dituzte mutilekin lan egiteko orduan (ikastetxeko irakasleek bete behar zituztenak). Metodologia hau izango da: 1. eta 6. saioetan neskak eta mutilak batera egongo dira, eta saioaren burua emakumezko aholkulari bat izango da, zientziatik eta teknologiatik hurbil dagoen emakumezko erreferentea ezagutu dezaten. 2., 3., 4., eta 5. saioetan, emakume aholkularia neskekin egongo da eta gizon aholkularia mutilekin (ikastetxe horretan emakume aholkulari nahikorik egon ezik).
Beste berrikuntza bat ere izango dugu: mutilekin lan egingo duten aholkulariei (gizon eta emakumeei) maskulinitate berrien inguruko prestakuntza emango zaie, STEAM karreretako emakumeei agerikotasuna emateaz gain, mutilei pentsamendu matxistaren (ideiak, usteak) eskemak deskodetzen irakasteko, gizarte harremanei buruz hausnartzeko, askeago eta berdinzaleago izaten ikasteko, gaur egungo sistemaren barruan dituzten loturetatik askaturik.
Aholkularien prestakuntza
Aholkulari guztiek nahitaezko prestakuntza jasotzen dute Inspira STEAMen parte hartzen duten lehenengo aldian. Prestakuntzaren barruan, neskekin eta mutilekin egin behar dituzten saioetarako behar dituzten gaitasunak lantzen dira, proposatzen zaien metodologia erabiliz: mentoring-a edo aholkularitza. Proiektuaren genero ikuspegia eta aholkulariei lana errazteko garatu diren materialak aurkezten dira.
Prestakuntza hori garrantzi handikoa da, aholkularien arteko harremana sendotzeko, taldea sortzeko eta Inspira STEAMek jorratzen dituen arloen inguruko ikuspena bateratzeko. Pertsona batek lehenengoz parte hartzen badu nahitaezkoa bada ere, derrigorrezkoa da lau urtean behin birziklatzea, programaren berrikuntzak eta aurrerakuntzak ezagutzeko.
Sexu izaerako delituen ziurtagiria
Programan parte hartzen duten aholkulari guztiek Sexu Izaerako Delituen Ziurtagiria aurkeztu behar dut, edizio bakoitzean, zigor aurrekaririk ez dutela ziurtatzeko. Eskakizun hau nahitaez bete beharrekoa da Espainian, adingabeekin lan egiten duten pertsonen kasuan.
Ziurtagiriak bi urteko balioa du ematen den unetik, eta edizio bakoitzean entregatu beharko da.
Online eskatu daiteke edo behar den bulegora joanda egin daiteke. Argibide gehiago zure Autonomia Erkidegoko Justizia Ministerioaren lurraldeko Gerentziaren webean edo Justizia Ministerioaren webean: https://bit.ly/36zdZpT
Izan naiteke alabaren/semearen aholkulari, edo lan egiten dudan eskolan?
Emakumea norberaren alabaren edo semearen edo eskolak ematen dituen ikastetxean aholkulari ez izatea gomendatzen dugu. Gazteek emakume hori oso rol markatu eta positibo batean ezagutzen dute; indar handia du(ama, izekoa, irakaslea) eta neska edo mutil horrek beste emakumezko STEAM erreferente batzuk izatea nahi dugu. Jakina, gomendio berdina aplikatzen zaie gizonezko aholkulariei ere. Seme-alaben ikastetxeko aholkulari izan daitezke, baina beste talde batzuetan, ez seme-alabenean zuzen-zuzen.
Zer da Inspira STEAM konpromisoa erakundeentzat?
Kasu batzuetan, aholkulariek lan egiten duten erakundeek konpromiso sakonagoa izan nahi dute proiektuarekin, emakume horiek egiten ari diren lana aitortu eta balioetsi egin nahi dute eta erraztu proiektuan parte hartzea. Horretarako Inspira STEAM Konpromisoa prestatu dugu. Dokumentu horretan, erakundeek konpromiso batzuk hartzen dituzte:
- Aholkulariak Inspira STEAMi eskaintzen dion dedikazioa lanaldiaren barruan hartzea.
- Prestakuntzara, ikastetxeetako saioetara eta garrantzizko ikusten dituen zabalkundeko ekitaldietara joan ahal izatea.
- Programak jorratzen dituen gaiak eta arazoa elkartean zabaldu eta jendea sentiberatzeko lan egitea.
Konpromiso hori aitortzeko, programak erakunde horiek zein diren agerian jartzen du proiektuaren webguean.
Zelan agendatzen dira saioak?
Aholkulariak ikastetxeetan esleitu ondoren, programaren koordinatzaileek jartzen dituzte harremanetan aholkularia eta esleitu zaion ikastetxea. Une horretatik aurrera, ikastetxeari eskatzen diogu aholkulari guztiekin harremanetan jartzeko eta bilera bat adosteko, elkar ezagutzeko eta proiektua martxan jartzeko.
Bilera horretan aholkularien eta taldeen banaketa doitu behar da eta lehenengo saioak behintzat adostu.
Garrantzizkoa da prozesu hau ez luzatzea. Puntu horretatik aurrera, aholkulari bakoitzak adostuko du ikastetxearekin sei saioak egiteko agenda. Koordinazio taldeak ez du parte hartzen prozesu horretan, bai ikastetxea eta bai aholkulariak aktibatu egin behar dira elkarrekin harremanetan jartzeko eta, lortzen ez badute, koordinatzaileekin jarri behar dute harremanetan, komunikazio faltaren zergatia identifikatzeko.
Azpimarratu dezagun puntu hau:
- Inspira STEAMen saioak eskola orduen barruan egin behar dira.
- Sei saioak 1-2 asteko tartearekin antolatu behar dira (ez tarte gehiago ez gutxiagorekin).
- Ikastetxearen kudeaketa errazteko, talde batera esleitutako aholkulari guztiek aldi berean egin beharko lukete Inspira STEAM.
- Aholkulariek borondatez eta, seguru asko, beren laneko ordutegiaren barruan edo agenda estu baten barruan parte hartzen dutela kontuan harturik, ikastetxeei ere malgutasuna eskatzen diegu saioen planifikazioan.
- Aholkulariak talde bat baino gehiago baditu esleituta, ikastetxeari eskatzen zaio bi taldeek elkarren atzeko ordutegian egiteko saioak, horrela aholkulariaren joan-etorrietako denbora ahalik eta laburrena izan dadin.
Aholkularien eta ikastetxeen arteko harremana hasi ondoren, Inspira STEAMen saioak hasi daitezke, aholkulariek eta ikastetxeek adostutako egun eta orduetan.
Zeinek har dezake parte ikastetxe modura
STEAMak ikasleen artean, batez ere nesken artean, sustatu nahi dituen edozein ikastetxek.
Funtsezkoa hau da: zaletasuna, bokazioa eta ilusioa izatea.
Edozein ikastetxek parte hartu dezake doan Inspira STEAM proiektuan. Lehen hezkuntzako 6. mailako taldeek eta, kasu batzuetan, bigarren hezkuntzako 1. mailakoek ere parte har dezakete.
Proiektuak duen kostu bakarra ikastetxeak programan parte hartzen duen neska eta mutil bakoitzari eman behar dion materiala da. Bertsio laburrean, 12 orri ikasle bakoitzarentzat. Horrez gain, aholkulariak saioak egiteko materialen bat behar badu, hari ere eman beharko dio.
Emakumezko eta gizonezko aholkulariek ikastetxeko neskekin eta mutilekin egingo dute lan sei saioetan. Programak nesken talde guztiek emakume aholkulari bat izatea bermatzen du, baina gerta liteke mutilen taldeetarako nahikoa aholkulari ez egotea. Kasu horretan, ikastetxeko norbaitek (irakasleak, tutoreak, etab.) landu beharko du Inspira STEAM mutilekin, eta, horretarako, lau orduko prestakuntza egin beharko du, emakumezko aholkulariek jasotzen dutena bezalakoa.
Kontuan izan behar dugu Inspira STEAM proiektuak bokazio eta boluntariotzako osagai sendoak dituela. Aholkularien parte hartzea guztiz borondatezkoa da, eta ez dute inolako ordainsaririk jasotzen proiektutik.
Ikastetxe gisa parte hartzeak hau esan nahi du
Ikasleen artean, bereziki nesken artean, STEAM arloak sustatzeko konpromisoa, ilusioa eta gogoa sustatzea.
Programaren helburuak eta balioak ezagutzea, ulertzea eta haiekin lerrokatuta egotea.
Ikastetxearen ezinbesteko zereginak programan hauek dira:
- Ikastetxeekin egiten diren koordinazioko bileretara joatea, ikastetxe gisa parte hartzeko helburuak, metodologia eta prozedurak zehazteko, saio horietan egiten baitira. Bilera horretara ikastetxe bakoitzeko pertsona bat joan behar da behintzat.
- Mutilen taldea estaltzeko behar den beste aholkularirik ez badago, ikastetxeko norbaitek landu beharko du Inspira STEAM haiekin. Kasu horretan, pertsona hori(ek) programak doan eskaintzen duen 4 orduko formaziora joan beharko dira.
- Inspira STEAMen ikasleek parte hartzeko legezko tutoreen baimena eskatzen duten ikastetxeek parte hartzen duten ikasleen legezko tutoreen adostasun informatua banatu, sinatuta jaso eta gorde beharko dute. Ezinbestekoa da parte hartzen duten ikasle guztiek baimena izatea, ikastetxearen ohiko prozeduraren arabera.
- Aholkulariek zentroan betetzen duten lana erraztu eta babestu beharko dute. Harreman aktiboa, koordinazio ona eta aholkulari eta proiektuan harremanen bat izango duten ikastetxeko pertsona guztiekin komunikazioa mantentzea. Esperientziak esaten digu aholkularien arteko komunikazio onak markatzen duela kalitateko aldea programarekiko eta parte hartzaile guztien arteko ongizatearekiko.
Gainera, antolaketa eta programa egokiak izan daitezen, honakoa eskatzen dizugu:
- Antolatzaileek adierazitako urratsak jarraitzea, programa geletan ezartzeko.
- Ikasleen izen-emate, exekuzio eta jarraipena zuzen egiteko informazioa eta prozesuko pausoetan eskatzen diren neurria, ematea.
- Aholkulariek sei saio egingo dituzte gelan, bakoitzari esleitu zaion neska edo mutil taldearekin. Saioek ordubete inguruko iraupena izango dute eta astean behin edo bi asterik behin egingo dituzte, eta egutegia ikastetxeekin eta esleitutako aholkularien artean adostuko dute.
- Antolatzaileek eskatzen dituzten galde-sortak osatuko dituzte, programa ebaluatzeko eta eragina neurtzeko.
- Lan koadernoaren kopia bat paperean emango zaie programan parte hartzen duten neska-mutil guztiei.
- Antolatzaileekin eta ikastetxearekin harreman erraza izatea. Bidalitako komunikazioak arretaz irakurtzea eta dokumentuak eta informazioa eskatzen dituztenei eskatzen diren epeetan erantzutea. Antolatzaileei aurreikusitako planteamenduen inguruko aldaketa edo gertaeren berri ematea.
Inspira STEAM esperientzia bizitzea eta gozatzea, neska-mutilei STEAM erreferente hurbilak ezagutzera emanez, eta zientzia eta teknologiarekiko izan ditzaketen kezkak partekatuz, etorkizuna baldintzarik gabe aukeratu ahal izan ditzaten.
Ikastetxeetako irakasleak Inspira STEAM saioetara joan daitezke?
Neska-mutilen eta aholkulariaren artean sortzen den konfiantza eta segurtasun giroa sustatzeko, ikastetxeko irakasleak Inspira STEAM saioetan zehar gelan ez egotea gomendatzen dugu. Hala ere, garrantzizkoa da irakasleek eta aholkulariek harreman erraza izatea saioen aurretik eta ondoren.
Irakasleek ohar baliotsuak eman diezazkiokete aholkulariari gelan moldatzeko moduaz, saioen diseinuan lan egin dezakete eta aholkulariak behar duen guztian lagundu. Era berean, aholkulariarekiko harreman errazari esker, irakasleek jakingo dute zelan doazen saioak, zeintzuk diren alderik azpimarragarrienak eta azpimarratu egin ahal izango dituzte mezuak eta ikaskuntzak eskolako eguneroko jardunean.
Adostasun informatua, zergatik?
Ikastetxeak legezko tutoreen baimena eskatu behar badu neska-mutilek Inspira STEAMen parte hartzeko, baimen informatuaren eredu bat emango dizuegu. Baimen hori ikastetxeak jaso eta gorde beharko du.
Ikastetxeak bermatu behar du proiektuan parte hartzen duten neska-mutil guztiek ikastetxeak horrelako jardueretarako dituen arauak eta politika jarraituz parte hartzen dutela.
Zelan agendatzen dira saioak?
Aholkulariak ikastetxeetan esleitu ondoren, programaren koordinatzaileek jartzen dituzte harremanetan aholkularia eta esleitu zaion ikastetxea. Une horretatik aurrera, ikastetxeari eskatzen diogu aholkulari guztiekin harremanetan jartzeko eta bilera bat adosteko, elkar ezagutzeko eta proiektua martxan jartzeko.
Bilera horretan aholkularien eta taldeen banaketa doitu behar da eta lehenengo saioak behintzat adostu.
Garrantzizkoa da prozesu hau ez luzatzea. Puntu horretatik aurrera, aholkulari bakoitzak adostuko du ikastetxearekin sei saioak egiteko agenda. Koordinazio taldeak ez du parte hartzen prozesu horretan, bai ikastetxea eta bai aholkulariak aktibatu egin behar dira elkarrekin harremanetan jartzeko eta, lortzen ez badute, koordinatzaileekin jarri behar dute harremanetan, komunikazio faltaren zergatia identifikatzeko.
Azpimarratu dezagun puntu hau:
- Inspira STEAMen saioak eskola orduen barruan egin behar dira.
- Sei saioak 1-2 asteko tartearekin antolatu behar dira (ez tarte gehiago ez gutxiagorekin).
- Ikastetxearen kudeaketa errazteko, talde batera esleitutako aholkulari guztiek aldi berean egin beharko lukete Inspira STEAM.
- Aholkulariek borondatez eta, seguru asko, beren laneko ordutegiaren barruan edo agenda estu baten barruan parte hartzen dutela kontuan harturik, ikastetxeei ere malgutasuna eskatzen diegu saioen planifikazioan.
- Aholkulariak talde bat baino gehiago baditu esleituta, ikastetxeari eskatzen zaio bi taldeek elkarren atzeko ordutegian egiteko saioak, horrela aholkulariaren joan-etorrietako denbora ahalik eta laburrena izan dadin.
Aholkularien eta ikastetxeen arteko harremana hasi ondoren, Inspira STEAMen saioak hasi daitezke, aholkulariek eta ikastetxeek adostutako egun eta orduetan.
Inspira STEAMen neskek bakarrik hartzen dute parte?
Programa neskei bereziki zuzenduta badago ere eta STEAM ikasketa eta lanbideen aldeko aukera egitean neskek aurkitzen dituzten oztopoak jorratzen badira ere, funtsezko ikusten dugu mutilen parte hartzea. Oso garrantzi handikoa da mutilentzat STEAN lanbideak eta ikasketak zeintzuk diren ikustea, eragiten dieten estereotipoak identifikatzea, emakumezko STEAM erreferente historikoak eta gaur egungoak ezagutzea, etab.
Haien ikaskide nesken eta zientzia eta teknologian lan egiten duten emakumeen errealitatea ezagutu dezaten ere nahi dugu. Gainera, Inspira STEAMek hausnarketa partekatuko esperientzia proposatzen du mutilen artean, genero desberdintasunen ikuspegi berdinzaletik, etorkizunean mutil horiek kontziente izan eta aktiboak izan daitezen eta baldintza berdinzaleak sortu ditzaten.
Zergatik neskak eta mutilak bananduta?
Badakigu gazteen artean interes falta orokorra dagoela, gaur egun, zientzia eta teknologiako ikasketa eta lanbideetara bideratzeko orduan, eta neskei eta mutilei berdintsu eragiten diela. Gazteentzat interesgarri ez izateko arrazoietariko batzuk berdintsuak dira: ingeniaritza edo lanbide zientifikoak ez ezagutzea eta horietan zer egiten den ez jakitea, zailtasunaren inguruko okerreko iritzia, titulazio horiek lanbiderako eskaintzen duten aukera ugarien berri ez izatea, zientziari eta teknologiari testuinguru askotan ematen zaien gizarte garrantzi eskasa.
Baina badira beste kontu batzuk oso desberdin heltzen zaizkienak neskei eta mutilei. Zientzia eta teknologiako lanbideen estereotipoek genero isuri handiak izaten dituzte. Aitorpena jasotzen duten profesionalen erreferentzia publikoek gizartearen eragin ikaragarria izaten dute, eta eragin hori ez da neutroa genero aldetik. Ohiko kontua da, oraindik halakoak entzutea: emakumeei ez zaiela teknologia gustatzen, ez dagoela emakume zientzialaririk, teknologorik garrantzitsuenak gizonezkoak direla. Eta oso zabalduta daude zientzialari bakartiaren, informatikari asozialaren edo ulertu ezin zaion teknologoaren estereotipoak. Horrek guztiak zailtasun are handiagoa eransten die zientziei eta teknologiari nesken ikuspegitik, eta akuilu bihurtzen da mutilen ikuspegitik. Frogatuta dago zientzietan berdintsu moldatuta, neskak bere ahalmenaz duen autopertzepzioa eta zientzietako ikasketak egiteko bideragarritasuna eskasagoak direla.
Balio handia du, bereziki, generoak axola duela ikusten den errealitate horretan, neskak eta mutilak banantzea, egin behar duten hausnarketa indartzeko: gure gizartean aukerak, oraindik, ez dira berdinak mutilentzat eta neskentzat. Ez da berdina neskak zer jasotzen duen eta mutilak zer jasotzen duen. Ez da berdin zer esaten zaion emakumeari eta gizonari, trebetasunen inguruan. Banantzeak erraztu egiten du gustuak identifikatzea eta hausnarketa egitea.
Inspira STEAM proiektuak barrura begiratzeko eta hausnartzeko jarduera bat proposatzen du, neskek nesketara eta mutilek mutiletara egina. Ondoren, beti egoten da talde osoan ondorioak partekatzeko asmoa. Aparteko balioa du neskek begien bistan ikustea emakumeei zerk oztopatzen dien zientzian eta teknologian duten ahalmena garatzea eta horri aurre egitea; eta egiaztatu dugu talde txikietan sortzen den giroa konfiantza handikoa eta oso aberasgarria dela. 4 saiotan, neskek emakumezko erreferentziako profesional batekin egiten dute lan, aholkulariarekin; eta zientzia eta teknologiako genero isuriaren arazoaren arrazoirik handienetariko bat zein den konturatzen dira: emakumezko erreferenteen falta. Nesken talde txikitik eta mutilen talde txikitik balio handiko dinamikak sortzen dira, gerora, talde handian partekatu eta transmititu daitezkeenak. Gure esperientziak diosku, ez dela baliozkoa neskak eta mutilak fantasia batean isolatzea, gizarteak genero diferentzia ez duela egiten sinetsaraztea. Oso baliagarria da, ostera, errealitatea zein den jakitea eta horretaz jabetzea (bai neskak eta bai mutilak), aldatu ahal izateko.
Ehunka neskarekin lan egin eta esperientziak eta iritziak kontrastatu ondoren, Inspira STEAM proiektuak balioztatu du mentoring prozesua horrela egitea dela egokiena. Inspira STEAM proiektuko neskek aprobetxatu eta gozatu egiten dute “nesken” espazioa, protagonista izaten laguntzen die, sakontzeko eta askatasunez aritzeko espazio bat dute eta mutilek parte hartuta izango lituzketen dinamikak ez bezalakoak izaten dituzte (esperimentuz baliozkotuta dago, talde mistoetan, mutilek arreta gehiago eskatu eta jasotzen dutela neskek baino). Inspira STEAM proiektuko mutilek, bere aldetik, genero desberdintasun hori ikusteko aukera dute, gizarteak ezarritako abantailen eta desabantailen inguruan galdetzeko modua dute, eta eurentzako hausnarketarako espazio aberasgarria sortzekoa.
Garrantzizkoa da, halaber, lantaldeak klase arrunt batekoak baino txikiagoak izatea (nahiago ditugu 15 gaztetxo baino gutxiagoko taldeak, hobeto 10koak badira). Aholkulariak bideratuta egiten den prozesuak hausnarketa eragiten du, denek iritzia adierazi eta parte hartzen dute; eta neska bakoitza bere garrantziaz eta gaitasunaz jabetzea lortzen da. Horrekin batera, talde txikietako lan horren ondoren talde handira itzultzeak dinamika mesedegarriak eta kohesio handiagoa sorrarazten ditu.
Inspira STEAM proiektuak banandu egiten du integratzeko, desberdindu egiten du ulertu ahal izateko. Hobekuntza bideragarriagoa da, errealitatearen kontzientzia hartzen bada.
Aipatutako arrazoiez gain, Inspira STEAMek nesken arteko lehenengo ahizpatasun esperientzia bizitzeko aukera sortzen du, gure gizarteko mugimendu garrantzitsuenekin bat eginik: harreman positiboak eta itunak sustatzen ditu nesken artean; berariazko ekintzen bidez, matxismo era guztiak eta genero bazterkeriak agerian jartzen ditu; eta elkar laguntzearen garrantzia azpimarratzen du, neska bakoitza ahalduntzea errazteko. Gainera, Inspira STEAMek hausnarketa partekatuko esperientzia proposatzen du mutilen artean, genero desberdintasunen ikuspegi parekidetik, etorkizunean mutil horiek kontziente izan eta aktiboak izan daitezen eta baldintza parekideak sortu ditzaten.
Zergatik jotzen dugu Lehen Hezkuntzako 6. mailara?
Ekimen ugari daude gazteen zientzia eta teknologiarako interesa sustatzeko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan. Izan ere, garai horretan zehazten da gehiago goi mailako ikasketetarako bokazioa eta orduan egiten da aukera. Hala ere, hainbat ikerketak frogatu du funtsezko bokazioak, zaletasunak eta interesak, adin horretan sortzen badira ere, eraginak lehenagokoak direla. 11 eta 13 urte bitarteko sasoia da funtsezkoa, gustatzen zaiena edo gustatzen ez zaiena erabakitzeko orduan, zertarako balio duten edo ez duten sentitzeari dagokionez.
Ikusi da neskak hobeto moldatzen direla matematika eta zientzietan; baina nabaritzen dute, inguruak eraginda, ingeniari, fisikari edo matematikari izatea “ez dela eurentzat”. Hori dela eta, sarritan beste adar edo esparru batzuk aukeratzen dituzte. Horregatik bada, uste dugu Lehen Hezkuntzako 6. maila dela esku hartzeko sasoirik onena, hezkuntza zikloa aldatu aurretik.
Bestalde, Lehen Hezkuntzatik Bigarrenerako jauzia ematen denean, nesken autopertzepzioan ere aldaketa antzematen da; segurtasun falta, beldurra eta autoestimuan zenbait aldaketa gertatzen dira. Horregatik guztiagatik uste dugu Lehen Hezkuntzatik Bigarrenerako saltoa dela une egokia Inspira programa burutzeko.
Zelan hartzen dute parte familiek Inspira STEAM programan?
Familiak Inspira STEAM programan partaide izan daitezen nahi dugu. Horregatik, material erraz bat planteatzen dugu, neska-mutilek Inspira STEAMen klaseko saioan lantzen dituzten ideiak jaso eta familian jarduera batzuk egiteko. Programan lantzen diren gai nagusien inguruan familiak sentiberatu eta kontzientzia hartu dezaten nahi dugu: emakumezko STEAM erreferenteak, zientzia eta teknologiako lanbideak edo lanbide horiei lotutako estereotipoak.
Inspira STEAM programan parte hartzen duten ikastetxeek familien artean banatzen duten materiala diseinatu dugu. Material horren barruan daude saioetan jorratzen diren gaiak eta gazteekin era ludikoan egiteko jarduerak.