Inspira STEAM 2019-2020 mentoreen bila dabil Arrasaten!

Inspira STEAM 2019-2020 mentoreen bila dabil Arrasaten!

Ez dago erantzunikInspira STEAM 2019-2020 mentoreen bila dabil Arrasaten! sarreran

Inspira STEAM proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabiliko da taldeko aholkularitza teknika, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak, ingelesezko sigletan) irakasgaiak sustatzeko proiektu batean eta lehen hezkuntzako ikasleen artean.

Inspira STEAM fase pilotuak, 2016an eginak, 17 emakumeren laguntza izan zuen, borondatezko aholkulari lanetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab. 2018an, 160 aholkulari edo mentore izatera heldu gara Euskadin!

Hirugarren edizioan, 2019-2020 ikasturtean, EAEko 80 ikastetxetako 2.000 neskak baino gehiagok eta beste hainbeste mutilek hartu dute parte 6 lan-saiotan, hainbat gai jorratzeko: inguruan ditugun estereotipoak, lana edo emakumea eta zientzia historian zehar, besteak beste. Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero. Euskadin egiteaz gain, Madrilen, Bartzelonan eta Sevillan ere programa pilotuak abian jartzen ari dira.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira STEAM. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia, esaterako, % 26,4ra jaisten da.

Proiektuaren gakoak hauek dira:

  1. Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.
  2. Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutarazi nahi zaizkie.
  3. Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraz kontzientzia sortu nahi da.
  4. Teknologiako karreren inguruko sentsibilizazio eta orientazioa eman nahi da.
  5. Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi nahi da.
  6. Gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi nahi dira, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.

Joan zen ikasturtean bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak Inspira STEAM proiektua hainbat herrietako Gaztelekuetara eraman nahi du, hain zuzen ere Arrasateko Gaztelekua martxan jarriko du ekintza berritzaile hau 2020ko martxotik aurrera. Horretarako, zientzian edo teknologian aritzen diren herriko eta inguruko emakumezko erreferenteak behar ditugu.

 

2020an Gaztelekuetan mentore izan nahi duten zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen bila gabiltza Arrasaten!

Zer dakar aholkulari izateak?

  • Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa piztea gazteen artean, batez ere, nesken artean.
  • Zortzi orduko doako prestakuntza bi saiotan jaso, “Generoa eta teknologia” eta “Aholkularitzako dinamikak” gaien inguruan, saioetarako zuen eskura jartzen dugun materiala ezagutzeko.

Formakuntza saioak 2020ko urtarrilaren 15 eta 22an izango dira, 15:30 – 19:30 ordutegian, Donostian.

  • Arrasateko Gaztelekuan hiru saio dinamizatu bertako hezitzaileekin batera. Saio hauek ordu t’erdiko iraupena edukiko dute, 12-14 urteko gazteei zuzendua eta ondorengo datetan izango lirateke:
    • 1. Saioa: martxoak 6, ostirala
    • 2. Saioa: martxoak 20, ostirala
    • 3. Saioa: apirilak 3, ostirala
  • Ordutegia: 18:30etan gutxi gora behera.
  • Antolatzaileek emango dizkizueten gogobetetasuneko galde-sortak betetzea.

Deustuko Unibertsitateak hau eskaintzen du:

  • Prestakuntza, arloko adituen aldetik.
  • Materiala baliabide eta jarduerekin, aholkularitza saioak egiteko.
  • Proiektuaren eta emaitzen zabalkundea egitea.
  • Prozesu osoan laguntzea eta jarraipena egitea.

 

Interesa baduzu, bidali email bat, urtarrilaren 6a baino lehen, helbide honetara: inspira@deusto.es, GAIA: Arrasateko Gaztelekuan mentore

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top