Inspira STEAM 2021-2022 aurkezteko jardunaldiak. Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturako erreferenteak

Inspira STEAM 2021-2022 aurkezteko jardunaldiak. Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturako erreferenteak

Ez dago iruzkinikInspira STEAM 2021-2022 aurkezteko jardunaldiak. Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturako erreferenteak sarreran

Irailaren 14an, 17an eta 21ean izango dira Inspira STEAMen 2021-2022ko edizioko aurkezpeneko jardunaldiak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoetan, hurrenez hurren. Deustuko Unibertsitateak antolatzen ditu jardunaldi horiek, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera. Horrez gain, 9. GJHaren (Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturak) esparruan erreferente diren profesional eta enpresen berri emango da.

Inspira STEAM nesken artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko programa aitzindari bat da. Aurtengo edizioan neska-mutil gehiagorengana heldu nahi dugu, STEAM arloak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika, ingelesezko sigletan) zeintzuk diren ezagutu dezaten eta lanbide-aukerak baldintzatzen dituzten estereotipoak zalantzan jarri ditzaten, erreferente diren emakume eta gizonen eskutik gelan izango dituzten sei saiotan. Jardunaldiek parte hartzeko interesa duten guztiei programa ezagutarazteko balioko dute.

Eman izena!

Bizkaia (09/21, 9:30)

Araba (09/14, 9:30)

Gipuzkoa (09/17, 9:30)

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top