Elkarrizketa LANTIK, sozietatean partaide bakarra Bizkaiko Foru Aldundia

Elkarrizketa LANTIK, sozietatean partaide bakarra Bizkaiko Foru Aldundia

Ez dago iruzkinikElkarrizketa LANTIK, sozietatean partaide bakarra Bizkaiko Foru Aldundia sarreran

Galdera: Nola eta noiz ezagutu zenuten INSPIRA STEAM proiektua eta zer dela eta erabaki zuen Ibermáticak erakunde babesle gisa aritzea?

Erantzuna: Duela bi urte erakundeko bi lagunek, aholkulariek, interes pertsonala hartu zuten Deustuko Unibertsitatearen ekimenean. Bi edizioetan, bi aholkulariei parte hartzeko beharrezko orduak eta tarteak eman zizkien Lantikek. Era berean, Gizonen eta emakumeen arteko lehenengo Berdintasun Planeko Ekintza Planean jasotako jarduera izan zen.

Aurtengo edizioan, 2021-2022an, aholkulari horiek ekimena balioetsi zuten eta Zuzendaritzarekin partekatu zuten berriro parte hartzeko duten interesa. Oraingo honetan, Lantikeko Zuzendaritzak Mari Luz Guenaga Inspira Steameko arduradunarekin balioetsi ditu programan dauden lankidetza alternatiba desberdinak. Lantikek berdintasunaren aldeko apustua egin duenez eta karrera zientifikoko pertsona, emakume eta gizonen faltaren egungo errealitatearekin kezkatuta dagoenez, urrats bat gehiago eman eta Boluntariotza Korporatiboko enpresa izatea erabaki du eta Inspira STEAMen parte hartzeko aukera langile guztiei ireki die.   Aurrekoetan bezala, ekimen hau, duen garrantziagatik, II. Berdintasun Planean ere sartu da( 2022-2025).

G: Espainiaren kasu zehatzean, ekimen zehatzik egin da horri dagokionez?

E: Lantikek beste ekimen, jardunaldi batzuetan parte hartu du, eta erakundeak duen konpromisoa izanik, ez dugu baztertzen antzeko ekimenetan parte hartzea.

G: Zein puntutaraino ikusten da islatuta zuen lantaldean emakumeen presentziaren defizita STEAM arloetan? Ala, alderantziz, lortu duzue parekotasun handiagorantz urratsak ematea?

E: Lantiken indarrean dagoen II Berdintasun Plana prestatzeko 2021ean egindako diagnostikoan, ez da antzeman emakumezkoen presentzian defizitik STEAM arloan. Lantik STEAM jarduera esparruari estuki lotuta dagoen teknologia eta informazio sistemen enpresa bat da, langileen % 47 emakumeak eta % 53 gizonak dituena eta 2021ean batez besteko soldata-aldea % 1,76 emakumeen alde duena. 2021eko ordainsarien ikuskaritzan, soldata-arrailik ez dagoela kalkulatu zen (soldata aldea batez besteko soldatari erreparatuta).

G: Teknologiarekin eta I+Garekin lotutako lanbideen barruan, zure erakundeko zein arlotan ikusi duzu emakumezkoen presentzian aurrerapen handiagoa? Esango zenuke badirela emakume teknologoak arinago eta indar handiagoarekin txertatu diren sektore, jarduera, sailak?

E: Aurreko erantzunean adierazi bezala, Lantikek emakumeen presentzia handia du bere langile taldean orokorrean, teknologiaren, aplikazio informatikoen garapenaren eta bezeroen fidelizazioaren arloetan, baina nabarmenduko nuke zuzendaritza taldean emakume gehiago dagoela azken urteotan.

G: Teknikarien artean emakumeen presentzia handiagoa sustatzeko berariazko neurriak ezarri dira edo ezartzeko asmoa duzue?

E: Gure sektorean bizi dugun errealitatea da karrera teknologikoa ikasten duten gizon-emakumeen falta dagoela eta eskaria gero eta handiagoa dela. Gurekin lankidetzan diharduten enpresek egunero helarazten diguten kezketako bat da, profil mota hau kontratatzeko aurkitzen duten zailtasuna. Enpresa horietako asko unibertsitateekin, lanbide heziketako ikastetxeekin etab. elkarlanean aritzen dira talentua erakartzeko. Lantiken, goian esan bezala, emakumezkoen presentzia nabarmena da dagoeneko.

G: Zer iritzi duzu korporazio handiei buruz? Esango zenuke kontzientzia handiagoa dagoela STEAM arloetako emakume gehiago txertatu beharraz?

E: Gaur egun uste dugu korporazio handiak ere jabetzen direla emakumeak hainbat esparrutan txertatu beharraz askotariko taldeak izateko eta emakumeen inklusio teknologikoa sustatzeko. Gero eta sektore gehiagotan betetzen dituzte emakumeek ardurazko postuak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) aurkitzen dugu, gaur egun, emakumezkoen lidergo arrakastatsuaren adibide gehien. Oraindik egon badaude emakumeak ardurazko postuetan sartzea oztopatzen duten eragozpenak eta estereotipoak; eta horrek eskatzen du, besteak beste, sentsibilizazio, prestakuntza edo gizarte politikekin lotutako neurriak hartzea muga horiek erabat deuseztatzeko.

G: Zerk galgatzen du, zure ustez, emakumeen presentzia handiagoa izatea STEAM lanbideetan? Eta zein neurri jarri beharko lirateke abian joera hori sustatzeko?

E: Beharbada lanbide teknologikoak ez dira behar adina baloratuta egon eta familia eta lana uztartuta egon den eta egon daitekeen merkatua ere bada enpresa batzuetan. Gure kasua berezia da, Administrazio Publikoa denez, eta, neurrietan, daukagun hitzarmenak malgutasun eta egokitzapen handiagoa ahalbidetzen du zentzu honetan. Lehen aipatu dudan bezala, hainbat urte daramatzagu lanean eta hautaketa prozesuetan gizon eta emakumeen arteko aukera bera bermatzen jarraitzeko neurriak sustatzen, Gizon-Emakumeen arteko Berdintasun Planaren barneko neurriak.

Genero berdintasuna gai garrantzitsua izatea lortu behar dugu, joera inkontzienteak arintzea, eta ildo horretatik daude bideratuta Berdintasun Planean BFArekin koordinatuta proposatzen ditugun ekintzak.

Une honetan, erreferentzia eta estereotipo faltak esan nahi du lortu behar dugula emakumeen ekarpena STEAM lanbideetan ikusgarri egitea.  Zientzia “emakumeen gauza” da, posible baino gehiago.

G: Ikuspegi korporatibotik, zeintzuk dira, zure ustez, Zientzia eta Teknologia arloan emakumezkoen presentzia handiagoa lortzearen abantailarik nagusienak?

E: Taldeen aniztasunak eragin positiboa eta frogatua du erakunde baten errendimenduan.

G: INSPIRA STEAMen babesle izateaz gain, Lantik bertako profesional batzuen inplikazioa nolabait sustatzeko asmoa du proiektuaren tutore gisa?

E: Babesle izateaz gain, Lantikek erakundeko profesionalei Inspira STEAMen parte hartzea erraztu die proiektuaren aholkulari gisa. 14 lagunek parte hartu dugu, Zuzendariak, Talde Buruak, langile teknikoak. Eta denen balorazio orokorra oso positiboa izan da, programa erakundeko beste pertsona batzuei gomendatu diete, pertsonalki zein profesionalki interesgarria izan baita.

About the author:

Leave a comment

Back to Top