Ana Arenaza, Talentuaren eta GEK Garapenaren arduraduna Ibermátican

Ana Arenaza, Talentuaren eta GEK Garapenaren arduraduna Ibermátican

Ez dago iruzkinikAna Arenaza, Talentuaren eta GEK Garapenaren arduraduna Ibermátican sarreran

Galdera: Nola eta noiz ezagutu zenuten INSPIRA STEAM proiektua eta zer dela eta erabaki zuen Ibermáticak erakunde babesle gisa aritzea?

Erantzuna: Duela pare bat urte izan genuen proiektuaren berri. Teknologia arloko prestakuntza sustatzearekin lotuta egotea eta, batez ere, mezu hori belaunaldi berriei, batez ere neskei, helaraztea ezin hobeto egokitzen zen enpresa gisa dugun egoerarekin eta gure errealitatearekin. Horri gehitu behar zaio etorkizunari buruz dugun kezka, IKTen sektorean bokazio eskasia nabarmena aurkitzen baitugu eta emakumezkoen talentua are urriagoa baita.

G: Espainiaren kasu zehatzean, ekimen zehatzik egin da horri dagokionez?

E: Inspira Steam-en parte hartzeaz gain, prestakuntza zentro eta unibertsitateekin lankidetzan aritzen gara aldian-aldian teknologia sektorearen aukerak eta onurak aurkezteko, baina funtsezkoa iruditzen zaigu mezu horiek ikasleei txiki-txikitatik helaraztea, oraindik zer ikasi nahi duten erabaki aurretik. Alde horretatik, Novia Salcedo Fundazioak, Bilbao Ekintzak, edo Ibermáticak berak antolatutako DBHko eta Batxilergoko neska-mutilentzako bisitaldietan eta topaketetan parte hartu dugu.

G: Zein puntutaraino ikusten da islatuta zuen lantaldean emakumeen presentziaren defizita STEAM arloetan? Ala, alderantziz, lortu duzue parekotasun handiagorantz urratsak ematea?

E: Ibermática, alde horretatik, sektorean ondoen kokatutako enpresen artean dago, apirilaren 22ko datuen arabera (computerword aldizkarian argitaratuak): sektorean lan egiten duten pertsonen %23 emakumeak dira; gure enpresan portzentaje hori 34ra heltzen da. Emakumezkoen talentua erakartzeko dugun konpromisoa datuetan islatzen da eta gure berdintasun planetik eratorritako neurriek bermatzen dute (kontziliazioa, telelana, onura sozialak, etab…), gure balioez eta kulturaz gain. Ratio hori hobetzeko lanean jarraitzen dugu eta egunero parekidetasunetik gertuago egoteko dihardugu.

G: Teknologiarekin eta I+Garekin lotutako lanbideen barruan, zure erakundeko zein arlotan ikusi duzu emakumezkoen presentzian aurrerapen handiagoa? Esango zenuke badirela emakume teknologoak arinago eta indar handiagoarekin txertatu diren sektore, jarduera, sailak?

E: Arlo teknologikoan ez dugu emakumeen presentzia handiagoa duten sektore edo jardueren arteko alderik hautematen, ziur aski, erakundearen kultura era bertsuan transferitzen delako atal horietara guztietara.

G: Teknikarien artean emakumeen presentzia handiagoa sustatzeko berariazko neurriak ezarri dira edo ezartzeko asmoa duzue?

E: Lehen esandakoaren ildotik, gure jarduera ildoek Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleen taldeari eragiten diote: ikastetxeekin eta unibertsitateekin lan egiten dugu Ibermáticak enpresa gisa zer aukera profesional eskaintzen dituen erakusteko, batez ere nesken taldea ardatz harturik, hau da, epe ertain/luzeko apustua eginez.

Eta epe laburrari erreparatzen badiogu, hau da, kontratazio eta lanean txertatzeko faseari, arlo edo sail bakoitzean parekidetasuna lortzen saiatzen gara, hautagaiek baldintza berdinetan horretarako bidea ematen badute, ordezkaritza txikiagoa duten taldekoak hartuz.

G: Zer iritzi duzu korporazio handiei buruz? Esango zenuke kontzientzia handiagoa dagoela STEAM arloetako emakume gehiago txertatu beharraz?

E: Gaur egungo gizartean, uste dut sortu den bultzada horrek enpresa guztiei eragiten diela, txikiei zein handiei; gaiaren inguruko kontzientziazio maila handia dago eta emaitza positiboak ikusten dira, nahiz eta oraindik bide luzea dagoen egiteko. Abiada handiagoan eman nahi nituzke urratsak.

G: Zerk galgatzen du, zure ustez, emakumeen presentzia handiagoa izatea STEAM lanbideetan? Eta zein neurri jarri beharko lirateke abian joera hori sustatzeko?

E: Uste dut neskek (mutikoei ere aplikatuko niekeen arren) ez dituztela STEAM lanbideak ezagutzen; ez dakite hazten direnean zer izan daitezkeen, zer ekarpen egin diezaioketen gizarteari eta nola aberastu daitezkeen pertsona moduan. Tradizioz esaten da neskek karrera soziosanitarioen aldeko apustua egiten dutela eta, hala ere, ez dakitela teknologiak “zaintza” egiteko zer aukera eskaintzen duen. Adibidez, Ibermátican MIME (Mi Memoria) aplikazioa garatu dugu, Alzheimer gaixotasunaren hasierako fase batean dauden pertsonentzat. Horretarako bilerak egin dira gaixotasuna duten pertsonekin eta haien familiekin, beharrizanak identifikatu eta eguneroko arazoei irtenbideak proposatzeko (nola gogoratu botikak hartzea, nola joan supermerkatura, urtebetetze datak nola gogoratu…). Teknologiaren arima erakusten bada, askoz erakargarriagoa da eta belaunaldi berrien interesekin lotzen da, batez ere nesken interesekin. Horregatik, funtsezkoa da STEAM lanbideak eta dagoeneko egiten ari diren proiektuak Lehen Hezkuntzako ikasleei hurbiltzea.

G: Ikuspegi korporatibotik, zeintzuk dira, zure ustez, Zientzia eta Teknologia arloan emakumezkoen presentzia handiagoa lortzearen abantailarik nagusienak?

E: Garrantzizkoena iritzi, sentsibilitate, pentsatzeko eta jarduteko modu desberdinak gehitzea da. Hori guztia aniztasunaren eta talentuaren aldeko apustua eginez lortzen da, generoa, erlijioa, sexu-joera alde batera utzita, beharrizan guztiak kontuan hartuta eta inor kanpoan utzi gabe.

G: INSPIRA STEAMen babesle izateaz gain, Ibermáticak bertako profesional batzuen inplikazioa nolabait sustatzeko asmoa du proiektuaren tutore gisa?

E: Lankidetzan jarraitu nahiko genuke talde gehiagorengana heldu eta Ibermáticako profesionalen ezagutza eta eskuzabaltasuna aprobetxatu, hori guztia partekatzeko eta gizartean era positiboan eragiteko.

About the author:

Leave a comment

Back to Top