Excelencia Radio Bilbao sarien banaketa

Excelencia Radio Bilbao sarien banaketa

Ez dago iruzkinikExcelencia Radio Bilbao sarien banaketa sarreran

Excelencia Radio Bilbao Sariek lurraldeko hainbat pertsonaren lan ona aintzatetsi dute bosgarren edizioan. Sariak banatzeko ekitaldia Arriaga Antzokian izan zen, maiatzaren 10ean.

Inspira STEAM proiektuari emandako saria, audientziak emandako Laboral KUTXA Saria, Mari Luz Guenaga Gómez proiektuaren arduradunak jaso zuen.

Mari Luz Guenagak esker ona adierazi zuen: Zientziako eta teknologiako emakumezko erreferenteak eredu dira, eta neskek haien bidez etorkizunera begiratu dezakete. Beharrezkoa da neskek konfiantza handiagoa izatea beren aukeretan, ez bakarrik emakumeak direlako, baizik eta teknologo handiak direlako”. Halaber, “Neskatoen etorkizuna mugatzen duen ametsik eza da eraso nahi dugun sustraia, horrek ez duelako zientzian emakumeen etorkizuna ikusten uzten”, azaldu du.

Begoña Marañón Radio Bilbaoko zuzendariak saritu guztien eginkizun garrantzitsua eskertu zuen, izan ere, “Irratia ahots sare zabal baten bidez eraikitzen da, ahots adituen bidez, ahots horiek ematen digute onena”.

Excelencia Radio Bilbao 2021 Sariak, kategoria guztietan:
Komunikazioa: José Antonio Zarzalejos
Musika: Gatibu
Euskara: Kirmen Uribe
Enpresa: Mercedes de Miguel
Artea eta Kultura: Teatro Arriaga
Eragin Soziala: Metro Bilbao
Kirola: Lezama (Athletic Club)
Ikerketa: UPV/EHUko ikertzaile taldea
Gastronomia: Martina de Zuricalday Bilbao
Audientziak emandako Laboral KUTXA saria: Inspira STEAM

Hemendik zorionak eman nahi dizkiegu sarituei, eta esker ona adierazi nahi diegu STEAM proiektuan sinesten duten eta neskatoek oztoporik gabe amets egin dezaten laguntzen duten pertsona eta erakunde guztiei.

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top