Lehiaketa: bazen behin…

Lehiaketa irekia Arabako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzat.

Arabako Foru Aldundiaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Euskadiko Teknologia Parkeen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan antolatutako lehiaketa, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzeko gazteen artean, batez ere nesken artean.

Parte hartzen duten taldeek Arabako STEM (ingelesez, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikarako siglak) emakume bati buruzko dibulgazio bideoa egin beharko dute. Bideoa egiteko, taldeek emakumearekin harremanetan jarri behar dira eta bideoa bere laguntzarekin sortu. Bideoak Arabako STEM emakume hori aurkeztu behar du, bere lan profesionala eta ekarpenak.

Bideoetan aurkezten diren emakumeek Araban jaiotakoak edo bertan bizi direnak izan behar dute, edo Arabako enpresa batean lan egiten dutenak. Arlo zientifiko-teknologikoari lotutako zeregin profesionala duten emakumeak izan behar dute.

Bideoak horizontalean grabatu behar dira eta 2 eta 3 minutu arteko iraupena izan behar dute.

Bideoak euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke.

Bideoan agertzen diren pertsona guztiek irudi eskubideak lagatzeko dokumentua bete behar dute.

Zure jabetzakoak ez diren irudiak, bideoak edo audioak erabiliz gero, ziurtatu horiek erabiltzeko eskubideak dituzula.

Inspira STEAM ekipotik hasierako eta amaierako karatula gehituko ditugu, aurkeztutako bideo guztiek formatu bera izan dezaten.

Aurkeztutako bideo guztiak argitaratuko dira Inspira STEAM webgunean: https://inspirasteam.net/concurso-erase-una-vez/

Arabako lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek osatutako taldeak.

Ikastetxe bakoitzak 4 eta 10 ikasle bitarteko hainbat talderekin parte hartu ahal izango du.

Ikasle bakoitzak talde bakar batean parte hartu ahal izango du.

Talde bakoitzak bideo bakarra aurkeztu ahal izango du.

Lehiaketa bi kategoriatan banatzen da, talde bakoitzak izena ematean zein kategoriatakoa den adierazi behar du:

  • Bazen behin Juniorra - 9 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako kategoria.
  • Bazen behin Seniorra - 12 eta 16 urte bitarteko ikasleeentzako kategoria.

Parte hartzeko, ikastetxeko pertsona batek izena eman behar du talde bakoitzean, izena emateko inprimakiaren bidez.

Mahai-jokoen 5 sorta eta pentsamendu konputazionalari buruzko liburuak zozketatuko dira bideo bat emanez parte hartzen duten ikastetxe guztien artean.

Kategoria bakoitzeko (junior eta senior) sari bat egongo da, ikasgelarako material teknologikoa izango dena.

Sariak banatzeko ekitaldia egingo da.

  • Taldeek izena emateko epea: 2022ko urtarrilaren 31 arte
  • Bideoak entregatzea: 2022ko otsailaren 11 arte
  • Bideoak argitaratzea: 2022ko otsailak 21-25
  • Sariak emateko ekitaldia: 2022ko martxoaren 7tik 11ra

Epaimahaia Arabako Foru Aldundiko, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariek osatuko dute.

Epaimahaiak beretzat gordetzen du saria eman gabe uzteko eskubidea, eta bere erabakia apelaezina izango da.

Bideoak baloratzeko orduan kontuan hartuko diren alderdiak:

  • Gidoia eta edukia: edukiaren egitura, denborak eta transmititutako informazioaren kalitatea.
  • Originaltasuna eta sormena: gaiaren ideia nagusiarekin lotura (Arabako STEM emakume bat aurkezten duten dibulgazio-bideoak, haren lan profesionala eta ekarpenak), originaltasuna eta sormena erakusketan.
  • Soinuaren eta argiztapenaren kalitatea.
  • Bideografia: bideoa sortzeko prozesua (askotariko hartuneak, angeluak, baliabideak eta soinu efektuak/ikusmen efektuak).
  • Iraupena: 2 eta 3 minutu arteko denborara egokitzea.

Lehiaketan parte hartzea doakoa da. Ikastetxe bakoitzak talde batekin baino gehiagorekin parte hartu ahal izango du.

Izena eman duen talde bakoitzak inprimaki hau bete beharko du: https://forms.gle/ypduvcfkiuvPMnB58

Bideoak entregatzeko inprimaki hau erabili behar da: https://forms.gle/3Cw9ADAEWkoQYYoWA

* Izena emateko epea otsailaren 11ra arte.

** Bideoan agertzen diren pertsona guztiek irudi eskubideak lagatzeko dokumentua bete eta igo behar dute.

 

Back to Top