Inspira STEAM 2021-2022ren amaiera Gipuzkoan eta Bizkaian

Inspira STEAM 2021-2022ren amaiera Gipuzkoan eta Bizkaian
8 July, 2022 Ez dago iruzkinikInspira STEAM 2021-2022ren amaiera Gipuzkoan eta Bizkaian sarreranEkainaren 29an eta 30ean Inspira STEAMen 2021-2022 edizioaren itxiera ospatu genuen Gipuzkoan eta Bizkaian, hurrenez hurren. Aurtengoan ere, parte hartzaileek programan beste urte batez jarraitzearen garrantzia eta harrotasuna azpimarratu zuten, egunez egun, gazteen artean, bereziki nesken artean, zientzia eta teknologiarekiko interesa eta jakin-mina pizten egiten duten ahaleginagatik.
Bi urtetako pandemiaren ondoren, ekitaldiak aurrez aurrekoak izan ziren azkenik eta Mª Luz Guenaga Deustuko Unibertsitateko Inspira STEAM programaren arduradunaren ongietorriarekin hasi ziren. Ondoren, zenbait dinamika egin ziren aholkulariek eta ikastetxeek aurtengo edizioan bizi izandako esperientzia partekatzeko eta horren inguruan hausnarketa egiteko.
Bizkaian, programa babesten duten zenbait erakunderen presentzia eta hitz beroak jaso genituen. Bertan izan ziren, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna sustatzeko foru diputatu Teresa Laespada; Oihane Aldayturriaga, BBK-ko Hezkuntza, Talentu eta Ekintzailetza arloko arduraduna; Iratxe Guillerna, Lantik S.A. enpresako Negozio eta modernizazio estrategiako zuzendaria; eta Itziar Uribe, Innobasqueko Berrikuntza politiken arlokoa. Gipuzkoan, bestalde, pertsona hauek izan genituen: Amaia Bernaras, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko kudeatzailea; eta Innobasqueko Estibaliz León. Programan laguntzen duten erakundeei eskerrak eman nahi dizkiegu haien inplikazio, babes eta guregan jarri duten konfiantzagatik, aurtengo edizioan gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Donostiako Udalari eta Ibermática-ri, programara bildu direlako.
Aholkularien lana eskertu nahi dugu bereziki, borondatez eta bokazio eskuzabalez partekatzen dutelako haien esperientzia profesionala eta pertsonala, denbora eta ilusioa. Programaren bihotz eta eragileak dira. Gure aitormena neska-mutilengana heltzeko geletako ateak zabaltzen dizkiguten ikastetxeei ere.
Gogoratu ezazue Inspira STEAMen 2022-2023 edizioa zabalik dagoela eta izena eman dezakezuela! Animatu egin nahi zaituztegu parte hartzera eta gizarte bidezko eta berdinagoaren alde lan egitera! https://intranet.inspirasteam.net/
Leave a comment