Virginia Saez

Santurtzi (1977)

BIOMATERIALETAN aditua da.

– Polimeroen Kimikako doktorea. AEBn (Johns Hopkins University) eta Ingalaterran (Aston University) lan egin du produktu biomedikoei aplikatutako eta ehunen ingeniaritzako biomaterialen arloan.

– Marie Curie doktoretza-ondoko europar saria jaso zuen, bi urtekoa, lentilletako estaldura terapeutikoak aztertzeko.

– Aditua da polimeroen matrizeen sintesian eta karakterizazioan, elastomeroetan, hidrogeletan, nonopartikuletan, estaldura terapeutikoetan, farmakoen askapen kontrolatuan, in vitro saiakeretan.

– Biomaterialen, hidrogelen eta nanohidrogelen arloko 20 argitalpen zientifiko baino gehiagoren autorea eta autorekidea da.

– Gaur egun, i + Med-en egiten du lan, BIC Araban kokatuta dagoen enpresa batean. Biomedikuntzaren arloko enpresa da, hidrogelen eta nanogelen garapenean espezializatua.

Bizitzeko eta lan egiteko modu bat da, metodo zientifikoa, eta hari laguntzen dion mundua ezagutzeko jakin-mina eta modua pertsonari dagozkio.

Back to Top