Victoria del Rio

Bilbao (1974)

Zientzia Fisikoetan eta Ingeniaritza Elektronikoan lizentziatua naiz Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Informatika Zentroan lan egin dut, Ikerlan Teknologia Zentroan, eta softwarea garatzeko startup Conexia sortu dut. 15 urte baino gehiago daramatzat Arabako Parke Teknologikoko Lankidetza eta Zerbitzuen Arloko arduradun gisa, berrikuntzarekin, eragile zientifiko-teknologikoen arteko lankidetzarekin, talentua erakarri eta atxikitzearekin eta Zientzia eta Teknologia gizartera hurbiltzearekin lotutako proiektuetan lan egiten.

Zientzia gizakiari lotuta egon da hasieratik, eta gure bizimodua hobetzen eta erronka berriei erantzuten laguntzen du.

Lan zientifikoak jakin-mina, gogoa, pazientzia eta mundu hau leku hobeago bihurtzen laguntzeko gogoa eskatzen ditu.

Back to Top