Vanesa Martinez Tomé

Donostia-San Sebastián (1979)

Txikitatik galdetu diot neure buruari zergatik funtzionatzen duten gauzek: irratia entxufatuz gero, zergatik entzuten ziren kantak. Amak oraindik gogoratzen du zenbat gailu desmuntatu nituen.

Urteek aurrera egin ahala, ingeniaritza batean airea girotzeko instalazioak diseinatzen aritu nintzen 10 urtez eta, gero, bulego teknikoko arduradun izan nintzen instalazio enpresa batean, diseinatzeaz gain, diseinu horiek muntatze lana ere bizitzen. Gogoko dut eraginkortasun energetikoarekin, energia berriztagarriekin eta dauzkagun baliabideak ondo erabiltzearekin zerikusia duen guztia; eta, gaur egun ere, ikasten jarraitzen dut.

Zer da zientzia niretzat? Hori da munduak zergatik funtzionatzen duen galderaren erantzuna eta, aldi berean, hobetzen laguntzen diguten galdera guztien erantzuna.

Back to Top