Marta Martinez Prado

Vitoria – Gasteiz (1991)

29 urteko emakume gaztea naiz. Ingeniaritza ikasi nuen Deustuko Unibertsitatean, eta ikasketak amaitu bezain laster, nire izaera abenturazaleari esker, Txinara joatea erabaki nuen, karrera profesionala hasteko.

Hara heldu eta gutxira hasi nintzen lan eskaintzak izaten. Txinan 6 urtez ibili nintzen proiektuz proiektu, hiriz hiri, fabrikaz fabrika…, etxera itzultzea erabaki nuen, gelditu eta pentsatzeko zer ekarpen egin nezakeen esperientzia horiekin guztiekin.

Nire bazkidearekin batera, geure ingeniaritza enpresa sortzea erabaki nuen, oinarri teknologikoko proiektuak garatzeko, benetako beharrei erantzuteko, GJHak oinarri hartuta. Zuzendari exekutiboa naiz, baina, horrez gain, aktiboki parte hartzen dut produktuaren garapenean, hornitzaileen kudeaketan eta bezeroen jarraipenean.

Emakume asko berrikuntza proiektuen buru dira eta enpresa arrakastatsuak zuzentzen dituzte, baina beste askok ere badute gaitasuna. Hala ere ez diete konfiantzarik izaten uzten.

Urte hauetan, emakume batentzat fabrikan egotea ez dela gomendagarria entzun izan dut sarritan, gizonak nire aurrean egon arren begiratu ere ez didate egin neuk zuzendutako bileretan.

Zientzia aurrerapena da, iraunkortasuna, egia, eta ez du generoaz ulertzen. Ni pertsona bat naiz, zientzia emakume bat.

Zientzia etorkizuna da, gizarteak aurrera egitea ahalbidetzen du, behaketaren eta esperimentazioaren bidez konponbideak etengabe bilatzen dituelako.

Zientzia hain da kontzeptu zabala eta hainbeste diziplina biltzen ditu, ezen lankidetza, partekatzea eta parte hartzea eskatzen baitu, premia bati erantzuna emateko.

Berrikuntzarekin batera egia sortzen digun artetzat har daiteke, egia erreala, zehatza, baina, aldi berean, ingurune osoarekin batera aurrera egiten duena.

Zientzia pazientzia, iraunkortasuna eta indarra da, ondorio guztiak dira arrakastatsuak, baita huts egindakotzat jotakoak ere, eta baliteke horien edertasunaren zati bat horretan egotea.

Back to Top