Juana Valer

Pamplona (1962)

Materialen, metalen garapenari eta fabrikazio gehigarriari lotutako ikerketetan aritu da, ikuspegi globalarekin.

– Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen materialen ingeniaritza, mekanikako espezialitatean. Materialen zientzian espezializatzen hasi zen ikasketa-amaierako proiektuan. Unibertsitate berean eskuratu zuen doktoretza.

– Europar Batasunak ematen dituen Marie Curie beka bat eskuratu zuen doktoretza-ostekoa egiteko eta ikerketa-proiektu batean egin zuen, materialen zientziaren arloan, ITER (International Thermonuclear Experimental Reactor) fusio-erreaktorearen garapenari lotuta.

– Zenbait artikulu zientifiko argitaratu izan ditu eta hizlari ere aritu izan da bertako eta nazioarteko biltzarretan.

– Gaur egun Aernova Engineering Division delakoan Materialen eta Prozesuen Saileko arduraduna eta egitura aeronautikoen diseinuan, fabrikazioan eta ziurtatzean hartzen du parte.

“Zientzia ezagutza da, jakin-mina, misterioa, pasioa, edertasuna, abentura, irudimena…”

Back to Top